es
eu

Adinekoen iruditeri soziala aztergai, Bilbon, Durangon eta Portugaleten

Saioa Baleztena

Noizbait pentsatu al duzu komunikabideek adinekoei buruz zein irudi zabaltzen duten? Zimurrak, gaixoak, menpekotasuna dutenak, edota, jardunik gabekoak bezala islatzen dituzte hedabideek, adinean aurrera doazenak. Bada, hori al da adinekoa izatea?

Gizadiberri, Bizkaiko Adinekoen Kontseilua,  Bizkaiko Foru Aldundia eta Deustuko Unibertsitatearen elkarlanaren bitartez, adinekoen iruditeria soziala aztergai izango da urtarrilaren 7tik 9ra Bilbon, Durangon eta Portugaleten. Jardunaldi hauek otsailaren 15ean, Deustuko Unibertsitatean egingo den jardunaldi nagusiaren aurrekariak izango dira.

Jardunaldi hauetan Adinkeriaren  Behatokiaren egitekoa ezagutzera emango da, komunikabideek adinekoei buruz zabaltzen duten iruditeria ezagutu eta horren gaineko hausnarketa kritiko eta eraikitzailea aztertuz. Ekimenaren helburua, komunikabideek adinekoei buruz hedatzen duten gizarte iruditeria aldaraztea da, adinekoen benetako aniztasuna erakutsiz.  

Egitasmo honek hedabideek argitaratutako albiste estereotipatuak identifikatzeko bi bide jarraitzen ditu; batetik, Deustuko Unibertsitatea komunikabideen ikerketa teknikoa egiten ari da, eta, bestetik, adinekoak beraiek, Bizkaiko komunikabideetan albiste estereotipatuak bilatu ditzatela nahi dugu. Boluntario horiei “antena” deitu diegu, hain zuzen ere, eurei buruzko albiste estereotipatuak bilatzeko lanean arituko baitira.

Hitzordu hauetan, gainera, Adinekoen Behatokia ezagutzera eman, eta, “antena” izendaturiko horiek bilatzeko asmoz,   Adinekoen Gizarte Iruditeria lemapean, hiru jardunaldi antolatu ditugu Bilbon, Durangon eta Portugaleten. Jardunaldiotan, gainera, Maria Silvestre, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, soziologoa eta zientzia politikoetan doktorearen hitzaldia izango da, adinekoen gizarte iruditeria zertan den azaltzeko.

Hitzorduak:

  • Urtarrilak 7an, 18:00etan Bilboko Medikuen Elkargoan:
    Maria Silvestre eta Jesús Orbe, erretiroa hartutako medikua eta Bizkaiko Adineko Kontseiluko kidea.

  • Urtarrilak 8an, 18:00etan Durangoko Adinekoen Udal Egoitzan:
    Maria Silvestre eta Amaya Villanueva, erretiroa hartutako medikua eta Bizkaiko Adineko Kontseiluko kidea.

  • Urtarrilak 9an, 19:00etan Portugaleteko Santa Klara Kulturgunean:
    Maria Silvestre eta Ramon Urrutia, Hartu Emanak elkarteko eta Bizkaiko Adineko Kontseiluko kidea.

 

 

 

 

 

Artículos Periodísticos

Bakardadearen ministroak al dauzka erantzun guztiak?

Bakardadearen ministroak al dauzka erantzun guztiak?

Garazi Goia

Erresuma Batuan, urte hasieran Theresa Mayk Tracey Crouch “bakardadearen ministro” izendatu zutenean, ez zegoen munduan beste inon antzeko aurrekaririk. Nahiz eta bakardadea tradizionalki zahartzaroari lotu izan ohi zaion, oraingoan ez zen zahartzarori begira ari. Crouch definitu zuen testuinguruan eta orain ministroak ezarri dituen ardatz nagusiak honakoak dira: bizitza modernoaren eragina, emakume gazteen egoera eta negu hotz eta luzeetako bakardadea, azken hori zahartzaroari lotuta.

Opinión

Cómo luchar contra la soledad de las personas mayores

Cómo luchar contra la soledad de las personas mayores

Leire García

Fermín Bruguera, donostiarra de 92 años, enviudó hace ocho. De repente, no tenía con quién compartir la vida ni con quién hacer esas actividades de ocio que tanto disfrutaba con su mujer, como acudir a conciertos de ópera, que le recordaban su etapa de director del Orfeón de la Castaña y vicepresidente de la mítica Sociedad Gastronómica Gaztelubide.