es
eu

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.

ldo horretan, eta kontuan hartuta gaixotasunak zuzenean edo zeharka eragiten dien biztanleria-sektoreak eta gaixotasunaren konplexutasuna, "OMSek dementziari osasun publikoak ematen dion erantzunari buruzko munduko ekintza-planak" (2017ko maiatzaren 29an onartua) estatuei eskatzen die politika, estrategia, plan edo esparru nazionalak izan ditzatela osasun publikoaren lehentasun horri heltzeko. Eta hori guztia osasun publikoaren ikuspegitik, non, Gobernuaz gain, agente interesdun guztiek parte hartuko duten.

2016an, CEAFAn gauden senideen kolektiboaren eskariari erantzunez, IMSERSOren Zuzendaritza Nagusiaren ekimenez, Dementzien Estatuko Taldea (GED) eratu zen, Alzheimerraren munduan jarduten dugun hainbat eragilez osatua; haren helburuetako bat Alzheimerraren Plan Nazionala egitea da.

2019ko apirilean, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko ministroak GEDek aurkeztutako 2019-2023 Alzheimerraren Plan Nazionalaren ildo nagusien berri eman zion Mi nistroen Kon tsei luari. Plan horretan, gaixotasuna ren diagnostikoa eta gaixotasunok zaintzen dituzten per tsonen eta haien senideen arreta hobetzeko zeharkako helburuak eta neurriak jasotzen dira, eta lau jardueraardatz ezartzen dira:

  • Gaixotasunaren faktore erabakigarriei buruzko ikerketa.
  • Osasuna sustatzeko politikak garatzea, diagnostiko goiztiarrean aurrera egitea eta tratamendu egokienak aukeratzea.
  • Zerbitzuak, laguntzak eta prestazioak hobetzeko ardatz bat ezartzen da, pertsonei hainbat eremutan ematen zaien arretan aurrera egiteko.
  • Inguruneko jarreren hobekuntzari buruzko iritziaren sentsibilizazioa lantzen du, gizarteak Alzheimerrari buruz duen ikuspegia aldatzeko asmoz.

Hilabeteak igaro dira, eta oraindik ez dugu aurrerabiderik ikusi nahi eta behar den Plan Nazionalean.

Alzheimerrari edo beste dementzia batzuei modu integralean heltzea itxaroten gauden bitartean, funtsezkoa da Familien Elkarte (AFA) bakoitzak Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen ondorioak sufritzen dituzten pertsonen bizi-kalitatearen defentsa indartzea. Horretarako, gure kudeaketa-modua birziklatu behar dugu. Beharrezkoa da gure kudeaketa hobetzeko jarrera etengabea izatea, gizartearen eskariari erantzungo dioten ekimenak bultzatuz, betiere pertsonen arretarako gune gisa ikusiz eta, aldi berean, kideengan ilusioa sortuz, aurrera egin ahal izateko funtsezkoa eta beharrezkoa den alderdi bat. Eskaintzen ditugun zerbitzuak alde batera utzi gabe, gizarte mugimendu bat bultzatzeko gai izan behar dugu, dementziak dakarren guztiaren errealitatea eraldatzeko gai izango dena, beste eragile batzuekin elkarreraginean, gure ezagutzak eta esperientziak ekarriz, Alzheimerrari eta beste dementzia batzuei modu integralean heltzeko.

Dementziarekin solidarioagoa den gizarte baterantz aurrera egitea, Alzheimerrak eta beste dementzia batzuek dakarten guztiari modu integralean heltzeko urratsak emanez.

Kazetaritza

Anjel Lertxundi: "Zaintzaile saiatuenak ere, gaixoa hiltzen denean, kontzientzia txarra izaten du gaixoa nahikoa ez zaindu izanak eragina"

Anjel Lertxundi: "Zaintzaile saiatuenak ere, gaixoa hiltzen denean, kontzientzia txarra izaten du gaixoa nahikoa ez zaindu izanak eragina"

Saioa Baleztena

Euskal literaturan erreferentea da Anjel Lertxundi.Bere lanetan alzheimerra hizpide izan du, `Etxeko hautsak’ (2011, Alberdania) eleberrian lehendabizi,eta ‘Horma’n (2017, Erein), azkenekoz. GIZADIBERRIren orrietara ekarri dugu, gaixotasun honen inguruan hitz egitera.

Iritzia

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.