es
eu

Adina diskriminazio-modu gisa aitortzen duen tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako lege integrala indarrean sartu da

Ainara Arregi

Indarrean sartu berri den Uztailaren 12ko 15/2022 Legearen xedea da, tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidea bermatzea eta sustatzea, eta pertsonen duintasun bera errespetatzea, Konstituzioaren 9.2, 10 eta 14. artikuluak garatuz.

Lege hau bereizkeriaren aurkako lege gisa aurkezten da, eta ez du berariaz gizarte-eskubideekin lotzen, baizik eta izenak berak adierazten duen bezala, tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako lege gisa, Espainiako Konstituzioaren 9. eta 14. artikuluekin lotuta.

Legearen arabera, gizartearen zahartzeak diskriminazioen eremuan ere eragingo du, eta adinagatik egiten den diskriminazio handiagoa eragin dezake.

Lege honek bost titulu ditu:

  • Lehen tituluak hainbat definizio ezartzen ditu, eta tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidea ezartzen du, eta, ondoren, bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialeko hainbat eremutako egoerak jorratzen ditu. 
  • Bigarren tituluak tratu-berdintasuna sustatzeko neurriak eta ekintza positiboko neurriak aipatzen ditu. 
  • Hirugarren titulua Tratu Berdintasunerako eta Diskriminaziorik Ezerako Agintaritza Independentea sortzeari eta ezartzeari buruzkoa da. 
  • Laugarren tituluak tratu-berdintasunaren arloko arau-hausteak eta zehapenak ezartzen ditu. 
  • Bosgarren tituluak, eta azkenak, diskriminazioaren eta intolerantziaren biktimentzako arretari, laguntzari eta informazioari buruzko zenbait neurri ezartzen ditu.

Lege hau indarrean sartzean, lege honetan ez ezik, beste tresna juridiko desberdinak aldatzea ere badakarrela, hala nola Prozedura Zibilaren Legea, Fiskaltzaren Estatutu Organikoa, etabar. Beste aldaketa garrantzitsu bat Espainiako Zigor Kodearena da, eta zigor-kodearen 22. artikuluaren barruan sartzen da astungarriak eta adinari buruzko diskriminazioa arautzen dituen artikulua.

Espainiako esparru juridikoaren barruan, urrats garrantzitsua da; izan ere, diskriminazioa modu argiagoan nabarmentzen du, eta lehen aldiz Espainiako ordenamendu juridikoaren barruan garrantzi handiagoa ematen dio adinagatik egiten den diskriminazioari; gainera, eskubideak aldarrikatzeaz gain, mekanismoak sortzen dira, biktimak dimentsio askotan diskriminaziotik babesteko.

Kazetaritza

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Iritzia

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.