es
eu

Pandemiak agerian utzi du adineko pertsonek pairatzen duten adinkeria

Ainara Arregi

Covid 19 gaitzak etengabe ikusiarazi digu, gaur egungo gizartean, adinekoek paraitzen duten bazterketa eta diskriminazioa. Pandemia gurera iritsi zenetik, adineko pertsonek etengabe neurri zorrotzak bete eta jasan behar izan dituzte, zaurgarri direla argudiatuz. Aitzitik, gaitzak argi erakutsi du adinak baino zerikusia handiagoa duela norbanakoaren osasunak, gaitza hartzerako orduan. 

Ildo honetan, gogora ekarri nahi dugu, Bizkaiko Adinekoen Kontseiluan lanean diharduen Jesus Orberi duela bi urte egin genion elkarrizketa. Adinekoen Kontseilu honek urteak daramatza adinkeriari aurre egiten. Hementxe irakur dezakezue elkarrizketa osorik (Gaztelaniaz). 

Iritzia

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.