es
eu

Pobreziaren aurpegietako bat

Ainara Arregi

Gaur egun, energia eguneroko ia jarduera guztiekin lotuta dago, eta ezinbestekoa da energia-hornidura edukitzea, bizitza duina izateko. Aitzitik, energiaren tarifek gorakada nabarmena izan dute azken urtean, eta horrek familia asko, muturreko pobreziara eraman ditu. Energia eskura duten beste asko pobrezia horren arriskuan bizi dira, jasotzen duten zerbitzua ez baita nahikoa beren beharrak asetzeko. Hau da, gehienetan, ez dutelako aukerarik klimatizazioaz, elikagaien hozteaz, argiztapenaz edo berokuntzaz gozatzeko. Gaur gaurkoz, pobrezia energetikoak hiru arlotan sortzen ditu arazoak: soziala, ingurumenekoa eta osasun publikoarena. GIZADIBERRIk ohi bezala, ikuspegi sozialean jarri du arreta. Hortaz, ikuspegi sozialetik begiratuta, zer da pobrezia energetikoa?

Bada, edozein pertsona edota familiak etxeko beharrizanei aurre egiteko, energia zerbitzurik lortu ezin duenean, edota, diru-sarreren zati handi bat etxebizitzako energia faktura ordaintzeko erabili behar izateari deitzen zaio pobrezia energetikoa (SIIS, OPEG, 2013). Hori pobrezia energetikoaren esanahi ofiziala da, baina, etxerik gabeko datuei erreparatuz gero, errealitatea askoz latzagoa da. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, neguan etxebizitzak 18 eta 22 gradu arteko tenperatu izan behar luke, eta, udan, berriz, 25 gradukoa. Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da, Euskadiko etxebizitza askotan. Eusko Jaurlaritzako azken datuen arabera, 2023ko lehenengo seihilekoan, 465.000 euro bideratu dira Hitzartuz programaren bidez, bazterketa arriskurik handienean dauden pertsona eta familien egoera energetikoa hobetzera.

Euskadiko Gurutze Gorriak kudeatzen ditu laguntzak, eta hura arduratzen da eskaerak, balorazioak eta izapideak koordinatzeaz, bai eta beste premia batzuk hautemateaz ere, baliabide egokienekin bideratuz eta koordinatuz. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Eusko Jaurlaritzako sailburuaren hitzetan, helburua hartzaileekin lankidetzan aritzea da, funtsezko elementuak eta oinarrizko zerbitzuak eskuratzea oztopatzen duten inguruabarrei aurre egiteko, haien bizitzetan aldaketak bilatuz, epe luzera konponbide iraunkorrak ahalbidetzeko. Aurten, 1.364 familiak egin ahal izan diote aurre pobrezia energetikoko egoerari: 318k Araban, 646k Bizkaian eta 400ek Gipuzkoan. Horrela, sistematik kanpo geratzen diren familia ahulei, Gizarte Larrialdietarako Laguntzarik (GLL) jasotzen ez dutenei, argiaren, uraren eta gasaren fakturak ordaintzea errazten da. Ildo honetan, Melgosak adierazi du Eusko Jaurlaritzak gogoan dituela zailtasun ekonomiko larriak dituzten eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzen edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradun ez diren familiak eta kolektiboak.

Kazetaritza

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Iritzia

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.