es
eu

Alzheimerra Covid 19 garaian

Ainara Arregi

Urtero, urriaren 21ean, Alzheimerraren Mundu eguna ospatzen da. Egun horren aitzakian, Alzheimer gaitzaren inguruko albiste, iragarki, ekimenen berri izaten dugu, baina, gizarteak benetan ba al daki zer den Alzheimerra?

Tarteka gazteengan eragin badezake ere, gehienetan, 60-65 urtetik gorakoei eragiten dien gaixotasun neurodegeneratiboa da, eta, adinean arrera egin ahala, gaitza izateko aukera handiagoa da. Zahartzaroak berez dakarren garuneko prozesamenduaren moteltzea ez da Alzheimerra. Alzheimerrak ezagutza funtzioen galera progresiboa eragiten du; hasieran, espazioan orientatzeko arazoak eta identitate galerak azaltzen dira sarritan, eta, denborak aurrera egin ahala, oroimena, arreta eta problemen ebazpenaren arloari eragiten dio gaitzak.

Alzheimerraren mailak

Alzheimerra maila ezberdinetan atzeman daiteke; lehendabizikoa, maila arina da. Hemen, gaixoak oroimen arazo txikiak izan ditzake, gaixoarentzat zein senitartekoentzat, ohartezinak direnak. Egoera berrietara egokitzeko zailtasunak izaten hasten da, eta isolamendua eta apatia ere ager daiteke, baina oro har, gaixoak bizimodu `normala´ egiten du.

Alzheimerraren bigarren mailan ohartarazten dira gaixoaren ingurukoak gaitzaz. Gaixoak oroimen falta ezezik, arrazoitzeko eta ulertzeko zailtasunak izaten ditu. Etapa honetan, narriadura oso arina da, eta Alzheimerdun pertsona beti ibili izan den tokietan galdu egin daiteke.

Alzheimerraren hirugarren maila, larriena da. Hemen, funtzio kognitiboari dagozkion burmuineko atal guztiak kaltetuta izaten ditu gaixoak. Argi eta zuzen hitz egiteko arazoak izaten dituzte, ez dituzte senitartekoak eta lagunak ezagutzen, eta ispiluaren aurrean jarriz gero, beraien burua ere ez dute ezagutzen. Gaixorik larrienei, ibiltzea eta esertzea ere ahaztu egiten zaie. Orduak eman ditzakete mugitu ere egin gabe. Sarritan, autonomia galtzen dute, eta, erabat menpeko bihurtzen dira.

Gaur egun, ez dago Alzheimerra eten edota sendatzen duen botikarik, baina adituek diotenez, dieta osasuntsua, kirola eta memoria lantzeko ariketak eginez gero, Alzheimerra izateko aukera gutxitu egiten da.

Euskadin, 36.000 pertsona inguruk dute Alzheimerra, hau da, dementzia dutenen % 60-70 inguruk. Baina, gaitzak askoz jende gehiagori eragiten dio, izan ere, Alzheimerra duen pertsonen inguruan, senitartekoak, zaintzaileak egoten dira, eta, horiek ere, Alzheimerraren biktima dira.

Gaitzari aurre egiteko, adituek diote 2 neurri ezinbestekoak direla; batetik, lehendabiziko sintomen detekzio goiztiarra, eta, bestetik, oroimenaren eta jarduera intelektualaren lanketa. Espainiako Neurologia Elkarteak dioenez, ohitura osasuntsuak izatea ezinbestekoa da, Alzheimerraren agerpena atzeratzeko.

Alzheimerra eta Covid 19

Lehendik berez gogorra bazen Alzheimer gaixoen egoera, martxoan gurera iritsi zen Covid 19aren ondorioz, are okerrago bihurtu da. Haien osasun egoerak okerrera egin du pandemiaren garai honetan, eta, narriadura kognitiboa handitu. Horrez gainera, ezin dituzte ulertu eta gogoratu Covid 19ari aurre egiteko hartu beharreko neurriak, eta, ondorioz, Covid19 gaitza hartzeko arrisku handiagoa dute.

Pandemia hasi zenean, Alzheimer gaitza dutenek eten egin behar izan zituzten Alzheimerraren garapena eragozteko egiten dituzten eguneroko terapiak eta eguneko zentroetako jarduna, eta, horrek eragin larria izan du gaixoen osasunean. Etenaldiak okertu egin ditu funtzio kognitiboa eta fisikoa, jokabide eta gorabehera psikologiak eraginez eta gaixotasunaren aurrerapena eta narriadura bizkortuz.

Prozesu guzti hauetan, Alzheimerra duen pertsona da gaitzaren ondorio zuzenak jasaten dituena, baina ezin ditugu ahaztu, gaixoen ondoan dauden familia eta senitartekoak. Zaintzailearentzat presio handiko gaitza da Alzheimerra, batetik, maite dugun senitartekoa ‘itzaltzen’ ikusten dugulako, eta, bestetik, gaixoak berak etengabe norbait ondoan behar duelako. Ildo honetan ere, garrantzitsua da gaitza lehenbailehen atzematea, gaixoak burua argi duenean, bere gurariak jakinarazi diezazkiolako familiari, eta haren zaintza lanak, ziurrenik, errazagoak izango direlako.

Kazetaritza

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Iritzia

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.