es
eu

Anjel Lertxundi: "Zaintzaile saiatuenak ere, gaixoa hiltzen denean, kontzientzia txarra izaten du gaixoa nahikoa ez zaindu izanak eragina"

Saioa Baleztena

Euskal literaturan erreferentea da Anjel Lertxundi.Bere lanetan alzheimerra hizpide izan du, `Etxeko hautsak’ (2011, Alberdania) eleberrian lehendabizi,eta ‘Horma’n (2017, Erein), azkenekoz. GIZADIBERRIren orrietara ekarri dugu, gaixotasun honen inguruan hitz egitera.

Noiz eta nola sortu zen ‘Horma’idazteko ideia?

Kasu dezente izan ditut inguruan, lehendabizikoa orain berrogeita hamar bat urte, aitona, alzheimerra zer zen ez genekienean. Alzheimerrak oso gogoeta inportanteak eragiten ditu ez soilik familian eta gizartean, osasunaren arloan, zientzian… inportantea da filosofiarentzat eta literaturarentzat ere, memoria guztiz galtzean giza-izaeraren muina galtzen baita. Gaixoak motibazio batzuei erantzuten dienean, ilusioa pizten digu, nahiz badakigun ez dela sendatuko. Baina ezeren-ezeren-ezeren aurrean erreakzionatzen ez duenean? Halako egoeran dago nire lagun min bat. Hamar urte dira gaixotu zela eta bost urte daramatza memoria zuri duela. Begetala hitza erabili izan ohi da halako egoera adierazteko. Nire laguna ez da begetala: begetalak, ezta lorerik ederrenak ere, ez dira maitatzen. Preziatu, bai, baina maitatu ez. Eta nik laguna asko maite dut…

Liburuan Fidelen bitartez jaso duzu gaixotasunak familiarengan eragiten duena…

Bai, bizi-aldaketa erabatekoa da. Eta egoera, guztiz gogorra, denborarekin lazten joango dena. Iraultza pertsonala da gertatzen dena gaixoaren inguruan, ez soilik bizitza zeharo aldatzen delako. Guztiz aldatzen da bizitzari buruzko pertzepzioa ere, zer den beharrezkoa eta zer ez, gaixoarengandik hurbilen daudenak barkaberagoak bihurtzen dira besteekin eta exijenteagoak beren buruarekin…

Nahiko zaintzen al du euskal gizarteak alzheimerra duen gaixoa edo haren zaintzailea?

Azken urteotan asko aldatu da gure begirada, besteak beste, ia denok ezagutzen dugulako hurbileko lagunen edo familiartekoren bat. Iniziatiba sozial publiko eta pribatuak ere ugaritzen ari dira. Ez da sekula behar adina egiten, egia, baina optimista naiz. Zaintzaile saiatuenak ere, gaixoa hiltzen denean, kontzientzia txarra izaten du gaixoa nahikoa ez zaindu izanak eragina. Paradoxikoa bezain hunkigarria da.

Eta erakunde publikoek?

Gizartearen parte dira, gizartearen ordezkariak, teorian behintzat. Eskariaren arabera funtzionatzen dute, ez dute, normalean iniziatibak hartzeko mekanismorik, baina, nik ezagutzen dudanarengatik —Gipuzkoako egoera ezagutzen dut Aubixa Fundazioko partaidea naizelako— oso disposizio onean dago, eta arduratuta bai gaixoekin eta, inportantea da, zaintzaileen egoera zailarekin.

Nola ikusten dituzu Euskadiko gizarte zerbitzuak? Zer falta zaie eta zertan bereizten dira?

Ez dut egoera hainbesteraino ezagutzen, ez behintzat zer falta zaien eta zertan bereizten diren juzkatzeko. Nola nahi ere, hor dago pandemiarekin ikusi duguna: ezer gertatu aurretik egiten den prebentzio lana —alzheimerraren inguruan egiten ari dena asko da eta sekula ez da gehiegi— beti da garestia, baina askoz efikaz eta merkeagoa prebentzioaren aldeko politikarik gabe baino.

Kazetaritza

Maite Peña: "Hemos tratado de proteger al máximo la calidad de vida y el bienestar psicoemocional de las personas mayores, desde la calidez y la colaboración con agentes sociales y comunitarios"

Maite Peña: "Hemos tratado de proteger al máximo la calidad de vida y el bienestar psicoemocional de las personas mayores, desde la calidez y la colaboración con agentes sociales y comunitarios"

Ainara Arregi

Maite Peña, Diputada de Políticas Sociales de la Diputación Foral de Gipuzkoa, nos acerca a la difícil situación que han vivido las administraciones durante esta pandemia, sobre todo, a la llegada del Covid en marzo de 2020. 

Iritzia

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.