es
eu

"Inor atzean utziko ez duten mundu-mailako irtenbideak behar ditugu"

Iñigo Odriozola

Donostiako Zero Pobrezia Plataformak "Beste mundu bat posible dela" aldarrikatuz 15. urteurrena ospatzen dugun honetan, gizarte askotan giza eskubideen pairatutako urraketari, koronabirusaren krisia gehitu zaio, desberdintasun eta prekarietate handiagoa sortuz, batez ere, pertsona eta herri ahulenetan. Pentsatu dezagun, elikagai segurtasunik eza, edateko urik eta saneamendurik eza edo osasun sistema oso prekarioak dituzten herrialdeetan. Oxfam Intermón erakundearen arabera, adibidez, COVID-19aren ondorioz, munduko biztanleria pobrearen kopuruak 500 milioi egin dezake gora, eta Euskadin 15.500 pertsona gehiago utziko ditu pobrezia-egoeran.

Pandemiaren ondorioz, malariaren, paludismoaren eta Giza Inmunoeskasiaren Birusaren (GIB) aurkako borroka geldiarazi du Saheleko eta Saharaz hegoaldeko Afrikako eremu askotan, txertaketa-kanpainak murriztu dira eta azken urtetako aurrerapenak geldiarazi dira. Hainbat lankidetza proiektu larrialdi berri honi erantzuna emateko egokitu behar izan direla, eta, honek atzera pausu bat suposatzen du - e la, herrialde hauekin batera egiten ari garen garapenerako prozesuetan.

Testuinguru honetan, COVID-19aren hedape nak argi erakusten digu, herrialdeen arteko interkonexioa, eta, erronka horri aurre egiteko, neurri globalak eta koordinatuak hartu behar direla, pertsonak erdigunean jarrita. Mundu mailako krisi honetarako, inor atzean utziko ez duten mundu-mailako irtenbideak, eta, hainbeste pertsona baztertzen dituen garapen eredua aldatzea ezinbestekoa da. 

15 urte hauetan, pobreziaren aurkako borroka asistentzialismoaren eta ekintza humanitarioaren logika aplikatzetik harago doala ikusi dugu. Gizartea aldatzeko borondate politiko eta herritarra behar da, zuzentasunaren, justiziaren eta giza eskubideen balioetan sendo oinarrituta. COVID-19aren hedapena arazo globalen aurrean konponbide eta politika globalak adostu behar ditugula gogorarazten jarraitzeko aukera ere bada, eraldaketa pertsonal eta kolektibotik, inor atzean utzi gabe. Pobreziaren eta desberdintasunarekin amaitzen lagundu dezakete herritarrek, salaketaren, mobilizazioaren, gizartearen parte-hartzearen edo egunerokotasunaren bitartez. Azkenik, erakundeek erantzun ausartak eta premiazkoak eman behar dituzte egungo larrialdi-egoera eta horren ondorioz suertatutako krisi ugariak arintzeko. Elkarrekin, orain inoiz baino gehiago, premiaz koa da bizitza erdigunean, ingurumenarekiko errespetuan, genero-ekitatean eta, azken batean, pertsona guztientzako bizitza duinean jarriko duten bizi-eredu berrietarantz aurrera egitea.

Kazetaritza

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Iritzia

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.