GIZADIBERRI
Gizarte arloko gaien inguruan eztabaida publiko sakona, kritikoa, arduratsua eta errespetuzkoa sustatu nahi duen plaza da Gizadiberri. Gizarte arloan dabiltzan profesionalen, boluntarioen, ikertzaileen, pentsalarien, arduradun publikoen nahiz oro har euskal hiritar denen elkargunea izan asmo du Gizadiberrik.
Plaza honetan gizarte arloko gaiak jorratzen ditugu; albisteak, elkarrizketak, iritziak, erreportajeak eta abar argitaratzen ditugu hainbat euskarritan: webgunean, papereko argitalpenetan eta aurrez aurreko mintegietan. Guztietan ezagutza eta eztabaida pluraltasunez bultzatu nahi ditugu. Horregatik, Gizadiberri irekita dago bertan parte hartu nahi duten guztientzat.
Gure gizartean sortzen diren beharrizanei erantzuteko moduez, premiez, aukerez, baliabideez eta bitartekoez arduratuta gaude. Euskal gizarteak landu eta lortu duen ongizateari eusteko eta etorkizunera begira sakontzeko, hausnarketa, iritzi kritikoa eta eztabaida beharrezko direla uste dugu. Horretan sinesten dugu eta horretarako plaza da Gizadiberri.
15 de junio: Día Mundial de Toma de Conciencia Contra el Abuso y Maltrato en la Vejez
Ainara Arregi
La Asamblea General de las Naciones Unidas proclamó en 2006, el 15 de junio como Día Mundual de Toma de conciencia Contra el Abuso y el Maltrato en la Vejez, y desde entonces, se celebra anualmente este día en defensa de los derechos de las personas mayores. Con motivo de ello, en GIZADIBERRI hemos recogido el testimonio de personas mayores como Jesús Orbe y Ramón Urrutia, médico e ingeniero jubilados, respectivamente, que nos han acercado su visión sobre el maltrato a personas mayores y nos han comentado algunas pautas a seguir para combatir el maltrato.
Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa
Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.