es
eu

Jasone Trojaola: "Ez dakit epidemia den, baina, gero eta jende gehiagok pairatzen du bakardadea"

Jon Intxaurraga

Espainiar Estatuan 3,3 miloi lagun bakarrik bizi dira. Borondatez daudenak kontatuz gero, 4 milioira arte igoko litzateke kopurua. Bakarrik sentitzea batzuentzat plazera bada, besteentzat sufrikarioa bihur daiteke. Horiek dira bakardadea eta bere kalteak pairatzen dituztenak eta Jasone Trojaola psikologoarekin (Abadiño, 1989) bildu gara bere herriko probalekuan gaixotasunaz eta tratamenduez berba egiteko.

Zer da bakardadea?

Bakarrik sentitzea, inor barik, laguntza barik.

Bi motatako bakardadea ei dago: inposatutakoa eta aukeratutakoa.

Aukeratutakoa aipatzen dugunean, normalean zeozer gertatu da eta ez dugu ez inortaz ez ezertaz jakin nahi. Inposatutakoa, ordea, hainbat arrazoirengatik gertatzen da. Esate baterako, alargun geratzen bazara, bakarrik sentitu zaitezke, izan ere, bikotean gaudenean beti dago momentu hori non lagunengandik urruntzen garen. Era berean, HIESa edo tuberkulosia bezalako gaixotasunak ez daude ondo ikusiak. Tuberkulosia entzutean “ez hurbildu niregana” etortzen zaizu burura, benetan zer dakarren jakin barik. Beste arrisku talde batzuk izan daitezke kalean bizi den jendea, pertsona txiroak edota heroinomanoak. Gaur egun gazte asko drogatzen dira baina heroina kontsumitzen dutenek karga pairatzen dute.

Gaixotasunek bakardadea dakartela diozu, baina kontrako bidea posiblea da?

Bigarren gradu batean bai, lehengoan ekar ditzakeelako depresioa eta antsietatea. Bakarrik sentitzean depresioan jausi zaitezke ez daukazulako laguntzarik ezer egiteko. Pertsonak gara azkenean, eta, gizarteratuta egon behar dugu. Antsietatea depresioak berak sor dezake.

Gurpil zoroa da, beraz…

Bai, depresioan jausten bazara ez zara zaintzen, eta, ez bazara zaintzen, ez zara medikuarenera joaten, ez duzu ondo jaten eta gaixo egoteko arriskuan hasten zara.

Bakardadea XXI. mendeko epidemia dela irakurri dut nonbaiten.

Ez dakit epidemiatzat har dezakegun, baina, egia da gero eta jende gehiagok pairatzen duela. Konturatzen bazara, gaur egun gazteak gelditzen direnean bakoitza bere telefonoarekin egoten da. Ez dute berba egiten, bakoitza bere gauzekin ibiltzen delako, bakardade maila daukatelako. Pertsona nagusiekin ere pasatzen da. Gazteok gure bizitza egiten dugu eta aita edo ama alarguntzen denean ez diogu laguntzen eta bakarrik sentitzen dira.

Zer esanik ez zahar-etxeetan bizi direnak…

Zahar-etxeetan hango koadrila izango dute, baina ez dira lagunduta sentitzen, benetan familiarekin egon nahi dutelako.

Lehenik aipatu duzu eskuko-telefonoa, baina, nola eragiten du, oro har, gure bizimoduak?

Nahikotxo. Beti egoten gara telefonoa eskuan bakarrik. Lehen, lagun batek ez bazuen gurekin jolastu nahi haserretu egiten ginen. Gaur, ordea, berdin digu; etxera noa eta ordenagailua daukat.

Zer sintoma ditu bakardadeak?

Ez da egun batetik besterako kontua. Apurka-apurka konturatzen zara. Hasieran pentsatzen duzu ez zaudela bakarrik baina, zeozer pasatzen den momentuan, zure buruari galdetzen diozu norengana joan, zer egin, nori deitu... Milaka galdera hasten dira zure buruan bueltaka, eta, antsietatea eta depresioan jausten zara.

Zer tratamendu jasotzen du jausi denak?

Psikologoek, berez, ez diogu ezer ematen. Helburua da terapiekin tratatzea. Askotan diziplina anitzeko taldeetan lantzen dugu psikiatrekin eta abar... Haiek bai ematen dute, baina, esan bezala, ez dago bakardadearen kontrako tratamendurik. Depresioa eta antsietatearen kontra bai, pertsonaren autoestimua igotzeko, eta psikoterapien bidez pertsonarekin egon eta laguntzen diogu.

Bide luzea izango da.

Oso luzea. Azkenean, ez daukagu baritarik, eta, gehienbat laguntzen diegu bakarrik senti ez daitezen. Esaten diegu nahiz eta familia izan ez, deitu ahal digutela, gurekin egon daitezkeela, kalera irteten saiatu behar dutela... Gaur egun, egia esan, gizartean nagusientzako gauza asko egiten ari da eta horrek lagundu ahal die.

Adinekoekin batera, gazteak ere arrisku-taldean ei daude. Zelan tratatu eurekin?

Adinaren arabera, tarte batzuk zailagoak dira. Nerabezaroa gogorra da, berez, eta bakarrik bazaude oso burugogor bihurtzen zara. Garrantzitsuena da konfiantza irabaztea eta haiengan pixka bat sartzea.

Denok izan dugu inguruan bakarrik sentitu den lagun edo senidea. Zelan lagun dakioke?

Gogor egon behar duzu eta prest egon entzuteko ez duela zutaz ezer jakin nahi. Kasu horietan askotan erantzunak izaten dira “ni ez nago bakarrik”, nahiz eta oso bakarrik sentitu ez duelako aitortuko bakarrik dagoela. Tentu handiz eta pazientziaz egin behar da. Agian ez du nahi talde batera irten, baina zurekin bai nahi du kafe bat hartu eta apurka-apurka gizarteratu. Gogorra da eta gustuko ez ditugun erantzunak jaso ahal ditugu…

Bakardadeak edonor jo dezakeen arren, egongo dira prebentzio- neurriak, ezta?

Zuk inguru bat daukazu eta ezin dituzu lagunak ahaztu oso garrantzitsuak direlako. Garrantzitsua da harremana mantentzea, eta, jakitea gauzak ondo daudenean hor daudela lagunak eta txarto daudenean ere bai. Eta familian berdin, guk zaintzen ditugun moduan zainduko gaituztelako.

Artículos Periodísticos

Vídeos de las webinars: Edadismo en época de Covid19

Vídeos de las webinars: Edadismo en época de Covid19

Ainara Arregi

El proyecto comunicativo Gizadiberri de Orue Auzolana Fundazioa, consciente del efecto que el Covid-19 ha generado en la imagen social de las personas mayores, hemos preparado una serie de 3 webinars para analizar y reflexionar sobre éste tema. La iniciativa que cuenta con el apoyo del Consejo de Personas Mayores de Bizkaia tiene como objetivo analizar el efecto que el Covid-19 ha generado en el edadismo.

Opinión

De la ilusión al rechazo, el descenso de adopciones en Euskadi

De la ilusión al rechazo, el descenso de adopciones en Euskadi

Javier J. Múgica

Mientras la adopción nacional se mantiene, la internacional ha descendido de una manera muy brusca y continuada en la última década. Este descenso generalizado tiene causas derivadas del modo en que se concibe y se aborda la adopción. Desde la reforma legal, la adopción es ante todo una medida de protección de la infancia en desamparo pero esto aún no está asumido.