es
eu

Xabier Madariaga: “Txip aldaketa nagusia gizonezkoen artean lortu behar da”

Saioa Baleztena

Kazetaritza ikasketak bukatu berri zituenean maleta hartu eta EITBren berriemaile gisa Jerusalemera joan zen Xabier Madariaga (Bilbo, 1981). Israeldik Madrilera jauzi egin zuen gero kazetaritza parlamentarioan murgilduz, eta gerora, Bilbon urtebeteko geldialdia egin ondoren Parisko berriemailea izan zen 2009tik aurrera. Gaur egun Bilbo du bizitoki eta EITBko ‘Ur Handitan’ saioko aurkezlea da. Libreta eta boligrafoa alde batera utzi eta eta GIZADIBERRIren orrietara ekarri dugu gizarte gaiez solastatzera.

Argazkia: Iñigo Azkona 

Bota titularra: nola ikusten duzu gizon eta emakumezkoen arteko parekidetasuna Euskal Herrian?

Teoria badakigu... praktikan jartzea falta zaigu.

Zein da kazetarion ardura testuinguru horretan?

Erabatekoa. Gure istorioek parekotasunaren alde egin behar dute. Parekotasun egoerak ez direnak salatuz, gure protagonistetan parekotasuna bilatuz, gure lantaldetan parekotasuna eramanez...

Nolakoa litzateke zure ustez gizarte hobe eta parekatuago bat lortzeko gidoia? 

Emakumeak agintzen, emakumeak bertsotan, emakumeak eta gizonak soldata berdina irabazten... guzti hori erakusten duen filmaren gidoia.

Zeintzuk lirateke protagonistak?

Gizonak. Txip aldaketa nagusia gizonezkoen artean lortu behar delako.

Zeinek zuzenduko luke dokumentala?

Emakume batek. Ezin da emakumeentzako ezer egin, emakumerik gabe. Feminismoak ezin du postureo hutsa izan, Goya sarietan ikusi izan den bezala.

Zertan lagundu dezake kazetaritzak gizarte gaietan?

Begiak zabaltzen. Kazetariok, kontatzen ditugun istorioekin gizartea esnatu eta erreakzionarazi dezakegu.

Hala ere krisiak gogorren zigortutako ogibideetako bat da gurea. Zer behar du kazetaritzak gaur egun? 

Zintzotasuna. 

Amaitu aurretik, nola ikusten dituzu Euskadiko gizarte Zerbitzuak? Zer falta zaie, eta zertan dira bereizgarriak? 

Lurralde historikoen arteko ezberdintasunak daude oraindik. Europa iparraldera begiratzen jarraitu behar dugu ez ahazteko, beti egin daitekela gehiago.  

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.