es
eu

Bizkaiko Adinekoen Kontseilua, Europako AGE Platformaren batzarrera deitu dute

Ainara Arregi

AGE Platform Europe elkarteak, 50 urtetik gorakoen interesak defendatzen dituen gobernuz kanpoko elkarteen sareak, Bruselan egin ditu aurten bere jardunaldiak. Adinekoen berdintasuna
eta parte hartzea nola bultzatu izan dira jardunaldiaren ardatzak, eta, besteak beste, Bizkaiko Adineko Kontseilua gonbidatu du Adinkeriaren Behatokian egiten ari diren lana azaltzera.


Jesus Orbe kontseiluko kideak aurkeztu du Bizkaian 2018an martxan jarri zuten proiektua. Belgikako, Frantziako, Italiako edo Erresuma Batuko adinekoen eskubideen aldeko elkarteetako
ordezkarien aurrean, gizarteak adinekoez duen irudi estereotipatuari aurre egiteko egiten ari diren lanaren bi zutabeak azaldu ditu Jesus Orbek. Batetik, 2018.urteko urria eta abendua artean, El Correo, Deia, Gara eta Berria egunkarietan adinekoen inguruan kaleratutako albisteen azterketa teknikoa, Deustuko Unibertsitatearen eskutik, eta, bestetik, bolondres modura, adinekoak , "antena"
moduan egiten ari diren lana, albiste estereotipatuak bilatuz eta behatokira bidaliz, whatsap edo posta elektronikoa erabiliz. Egunkarien azterketan aurkitu dituzten 183 albiste
diskriminatzaileetatik, hiru adibide jarri ditu Bizkaiko Adineko Kontseiluaren ordezkariak, eta albiste hoiekin kaleratutako argazkiak erakusti ditu batzarrean.

Jesus Orbek azpimarratu du argazkiak ez datozela bat jorratzen diren gaiekin, eta bertan adinekoak beti egora fisiko ahulean agertzen direla nahiz eta jorratzen den albistea orokorra izan, pentsioen erreforma esaterako. Adinekoek dituzten kezka nagusien inguruan ere aritu da Orbe. Azpimarratu du pentsioak, ahultasuna, pobrezia eta bakardadea direla komunikabideek gehien aipatzen dituzten gaiak eta gaien garrantziaren ordenak ez duela askotan errealitatea islatzen, bakardadea baita lehen arazo larria adinekoen artean.

Aurkezpena bukatuta, galderak egiteko txandan Jesus Orberen interbentzioa izan da mahaian zeuden 3 ordezkarien artean aipatuena. Moderatzaileak azpimarratu du Bizkaiko Adinekoen
Kontseiluaren Behatokia adibide bikaina dela adinekoak bolondres bezala aritzeko, eta, gainera, adinkeriaren diskriminazioaren inguruan eurak berak sensibilizatzeko balio handia duela.

Frantziatik etorritako adinekoen eskubideen aldeko elkarte bateko ordezkari batek azpimarratu du, Adinkeriaren Iruditeria Sozialari buruzko lanaren adibide moduan, Jesus Orbek jarri duen
argazkietako bat, Frantziako egunkarietan ere agertu dela, eta galdetu du arazoaren parte bat ez ote den komunikabideek ez dutela dirua gastatu nahi argazki berrietan eta betikoak eta
diskriminatzaileak direnak erabiltzen dituztela. Parte hartzaile honek proposatu du adinekoak aktiboki erakusten dituen argazki lehiaketa egitea Europa mailan eta irabazten duten argazkiak
doain banatzea komunikabideen artean. Adinekoak "antena" sareko partaide izateak aktibismo soziala butzatzeko duen balioaz gain Deustuko Unibertsitateak egindako lanaren kalitate maila altua ere goraipatu dute parte hartzaileek.


Azkenik,  parte hartzaile batek galdetu dio Jesus Orberi ez ote dagoen fisikoki edo psikologikoki gabetuak diren adinekoak ezkutatzeko arriskurik, komunikabideei osasuntsu dauden eta aktiboak diren adinekoen irudiak eskatzerakoan. Orbek erantzun du , ez direla baztertzen, mota honetako adinekoen beharrei aurre egiteko talde propioa dutela Bizkaiko Adinekoen Kontseiluan eta gaineratu du euren inguruan jokabide infantilak baztertu egin behar direla eta duintasuna eta errespetu galdu gabe dituzten beharrei erantzun behar zaiela gizartetik eta administrazioetatik.

Artículos Periodísticos

Bizkaiko Adinekoen Kontseilua, Europako AGE Platformaren batzarrera deitu dute

Bizkaiko Adinekoen Kontseilua, Europako AGE Platformaren batzarrera deitu dute

Ainara Arregi

AGE Platform Europe elkarteak, 50 urtetik gorakoen interesak defendatzen dituen gobernuz kanpoko elkarteen sareak, Bruselan egin ditu aurten bere jardunaldiak. Adinekoen berdintasunaeta parte hartzea nola bultzatu izan dira jardunaldiaren ardatzak, eta, besteak beste, Bizkaiko Adineko Kontseilua gonbidatu du Adinkeriaren Behatokian egiten ari diren lana azaltzera.

Opinión

Es necesario un reparto más justo de la responsabilidad entre países

Es necesario un reparto más justo de la responsabilidad entre países

Francesca Friz-Prguda

Ni la cifra de 68,5 millones de personas desplazadas forzosamente en todo el planeta, ni el aumento de la tasa de mortalidad en aguas del Mediterráneo son noticias nuevas, sino lo que los medios de comunicación llaman “actualidad continua”. Informaciones en las que los detalles cambian pero en las que el sustrato es común.