es
eu

Bakardadea, XXI. mendeko gaitza

Ainara Arregi

Sare sozialak, Internet, telefono mugikorrak… Teknologia berriek aparteko tokia eskuratu dute gure gizartean. Aitzitik, komunikaziorako baliabide emankortasun horren beste aldean, egungo gizarte modernoan, XXI. mendeko gaitza deritzon bakardadea ageri da. Gero eta jende gehiago, bakarrik bizi da. Bakardade berba aipatuz gero, askori adinekoen irudia etorri ohi zaie burura, baina, bakardadeak bestelako irudia ere badu, haurrek eta gazteek bizi duten bakardadea, zehazki.

Paulo Coelhok dio, bakardadea, onartua denean, gure bizitzako helburua aurkitzera garamatzan opari bihurtzen dela. Izan ere, bakardadea berez ez da sentimendu edo egoera  txarra, beti ere, norberak halaxe egotea erabakitzen badu. Are gehiago, egun, gizartean, teknologia berriek inoiz baino komunikatuago egoteko aukera eskaintzen duten garaian, gero eta jendea gehiago dago bakarrik egon eta bizi nahi duena.

Beraz, bakardadeak bi aurpegi ezberdin dituela esan genezake, bata, baikorra, eta bestea, berriz, ezkorra. Bakartasun hori norberak aukeratu duen ala ez argitzean dago gakoa.

 

Adituen iritzia

Geriatrian eta gerontologian adituek diotenez, bakardade horrek depresioa, narriadura kognitiboa, eta, heriotza bera ere eragin ditzake. Bakarrik bizi diren adineko askok, hilean bisita bakarra jasotzen dute. Mayte Sancho, Matia Fundazioko zuzendariaren ustez, etorkizuneko datu-demografikoei erreparatuz gero, gora egingo du bakarrik biziko direnen kopuruak. Ildo honetan, Sanchok azpimarratzen du ezinbestekoa dela bakardadeari aurre egin eta beronek eragiten dituen ondorioak ekiditeko, formulak bilatzea, esaterako, laguntza boluntariorako ekintzak indartzea.

Adituek azpimarratzen dute, badirela bakarrik bizi ez diren baina bakartasunean dauden adinekoak ere.  Javier Yanguas, Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkarteko kideak dio, bakardadearen kontzeptua ikuspuntu berritzaileago batetik aztertu beharko litzatekeela, hau da, bizitzako alderdi guztiak aintzat hartuta (dimentsio soziala, psikologikoa, ekonomikoa eta osasunaren arlokoa), eta, bakardadearen benetako arrazoiak zeintzuk diren sakonki aztertuta. Ildo honetan, Yanguasek dio bakardadeak ez duela zerikusirik ez adinarekin, ez arrazarekin, ezta gizarte bazterketarekin ere, “are gehiago, bakarrik sentitzeak ez du zertan zerbait ezkorra izan behar, badira pertsonak bakardadea bilatzen dutenak, auto-hausnarketarako edota isolatzeko beharra sentitzen dutelako. Bakardadeak bi alde dituela azpimarratzen du Yanguasek; batetik, kognitiboa eta bestetik, psikologikoa, eta, gehienetan, lortu nahi dugunaren, eta benetan dugunaren arteko ezberdintasunean datza.

Bakardadeak alde onak ere baditu

Robert Lang, Nevadako Unibertsitateko (Las Vegas) irakaslea gizarte-mugimenduetan aditua da, eta bere ustez, etorkizunean, norbanakoaren bizitzan, normala izango da momenturen baten bakarrik bizitzea, izan ere, gero eta beranduago aurkitzen dugu bikotea, gero eta dibortzio gehiago daude, eta, bizi-iraupena asko luzatu da. Oparotasun-ekonomikoak areagotu egiten du bizimodu hori, sarritan, norbanakoak aukeratzen duena luxuaren adierazgarri baita.

Gizakiok gizaki garen heinean,  eta egun ia osoa, jendez inguraturik igaro ostean, sare sozialei eta mugikorrari adi-adi, bakardadea beharrezkoa ez ezik, osasungarria ere bada. Horrez gainera, sormena, berrikuntza, eta, lidergoa lortzeko ezinbestekoa ere bada bakardadea. 1994an, Mihaly Csikszentmihalyi psikologoak egindako ikerketa baten, argi ikusi zen bakardadea jasaten ez zuten nerabeek, ez zutela sormen-gaitasunik garatzen.

Egungo gizarteak ez dio kontenplaziozko bizitzari aukerarik ematen. Bakardadeak beldurra ematen digu, tristurarekin eta hutsaltasunarekin erlazionatzen direlako. Francesc Torralba El arte de estar solo liburuaren egileak dio, “bakardadeak beldurra ematen digula, bakarrik gaudenean maskara guztiak bertan behera jausten direlako. Beti gainerakoek zer esango bizi gara, baina ez dugu denborarik hartzen norberak bere buruari begiratu eta erreparatzeko”. 

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.