es
eu

Benito Lertxundi: “Idealizazio aldetik begiratuta, gizarteek sekula ez dute ondo funtzionatzen, gizarteak gatazkatsuak izaten dira”

Ainara Arregi

Euskal musikagintzan kantautore ezagunik egon badago, horietako bat Benito Lertxundi (Orio, 1942/01/06) dugu. Oraingoan eszenatokitik jaitsi, eta gizarte gaiak nola ikusten dituen azaldu digu Orioko bardoak.

Benito Lertxundi: “Idealizazio aldetik begiratuta, gizarteek sekula ez dute ondo funtzionatzen, gizarteak gatazkatsuak izaten dira”

Gaur egun Euskadin gizarte gaiak nola dauden ikusita. Zer uste duzu armonia onean doazela, edota apur bat, tonua galtzen ari direla?

Gizarteak askotan, edo ia beti, egoten dira baldintzatuta garaian garaiko korronteak direla eta, eta horien arabera funtzionatzen dute. Askotan bateko balioak, besteko balioak aipatzen dira baina balio horiek denak nik ez ditut balio bezala kontsideratzen, niretzako balorazioak dira. Tokian-tokian tradizioen arabera, gizarte bakoitzak altxor bezala kontsideratzen dituen horiek jorratu egiten dira, orduan balio moduan kontsideratzen dira. Hortik begiratuta, gizarteak ondo funtzionatzen duen ikusi behar dut? Idealizazio aldetik begiratuta, gizarteek sekula ez dute ondo funtzionatzen, gizarteak gatazkatsuak izaten dira, eta gatazkak era guztietakoak izaten dira

Musika terapia moduan erabili izan da. Zer du musikak horrenbeste laguntzeko?

Nik uste dut, musikak denei egiten diela mesede, gehienei bai behintzat. Behiei, usoei eta txakurrei ere efektua egiten die musikak. Nik uste dut, nolabait esateko, gauza misteriotsua dela. Hotsarekin, soinuekin, armoniak… musika konformatzen duen guzti horiek erabilita “haizea” sortzen da, eta testuinguruaren arabera, “haize” hori mota batekoa da, edo bestekoa. Bada zerbait, zaila da esplikatzen, misteriotsua dena baina oso-oso barnera iristen dena. Musikarekin gure imajinazioan paisaiak sortzen dira, musikak eszenario ezberdinetan kokatzen gaitu, egoera ezberdin askotan jartzen gaitu musikak. Bizitzeko modu bat da.

Iaz Gipuzkoak Aldundiak Urrezko Domina eman zizun zure ibilbide oparoarengatik eta euskal kulturari egin diozun ekarpenarengatik. Sarituetako beste bat Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea izan zen. Zer irizten diozu horrelako elkarteek egiten duten lanari buruz?

Zerbaiti edo norbaiti bere egoera hobetzeko egiten denean, edozer dela ere, modu indibidualean, edo kolektiboan, antolatzen dira eta hori beti da ona. Beste gauza bat da eta gauza horiek egin beharrik gabe, behar bada, guzti hori konponduta eduki beharko lukeen gizarte bat, antolamendu aldetik izatea litzakeen, baina ez dagoenez, horrelako gauzak egin beharko dira.

Sekula eskaini al duzu elkartasun kontzerturik? Horietatik bereziren bat?

Horrelako gauzetan aurrekari bat markatzen duzunean, gero etengabe denek bide horretatik jotzen dute, eta orduan, erabat gure ekimenek egon beharko lukete horri lotuta, eta hori izango litzakete etengabeko gauza bat. Orduan guk pentsatu beharko genuke, nola beste modurik ez dagoen, guk horretan gabiltzanok, artistok, nolabait konpondu behar dugun gauza dela baina hori ez da egia, beste modu batera konpondu behar da. Gizarteak izan behar ditu baliabideak horretara bideratzeko modukoak. Baliabideak antolatu behar dira, instituzionalizatu behar dira, eta izan behar ditu bere errekurtso propioak, etab. Hori bultzatu behar da beti.

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.