es
eu

Ramon Ibeas: “Azken urteotan ez dugu desberdintasunaren aurka gauza handirik lortu”

Saioa Baleztena

Krisiaz, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaz (DBE) eta Arabako Caritasen bilakaeraz mintzatu gara azken erakunde honetako Ramon Ibeas idazkari nagusiarekin.

Antza, hainbat tokitan Caritasek laguntzen dituen pertsonen kopuruak behera egiteko joera agertu du azkenaldian. Hori al da Arabaren kasua?

Gasteizko datuen arabera gugana 5971 familia eta 17.913 pertsona pasa gerturatu ziren iaz Caritasetik. Horrek esan nahi du, lagundu ditugun pertsonen kopurua parekatuta dagoela 2014ko datuekin. Hala ere, egia da, Gipuzkoan eta Bizkaian ikusten dela balantzearen beherakadaren joera txiki bat. Gasteizkoa testuinguru berezia da, izan ere 2008tik 2011 bitarte gure hazkundea %100ekoa izan zen, eta uneotan balantzea berdintsua izateak esan nahi du, krisi garaian lan eta bizi baldintzak galdu dituztenek ez dituztela berreskuratu. Hor dago gure erronka nagusia.

Baina, hala ere, 2014an baino laguntza gehiago eman dituzue. Nolatan?

Bai, gurera gerturatu diren pertsonen beharrak ere gora egiten dutela ikusi baitugu. Alegia, oker gabiltza Caritasek babesten dituen pertsonen eta laguntzen kopurua berdindu, azken urtean ikusi baitugu pertsonen kopurua mantendu bada ere, laguntza gehiago eman ditugula. Hain zuzen ere, pertsona horiek denbora gehiegi daramatelako bazterketa egoeran…

Zein izaten da Caritasera gerturatzen diren pertsonen ohiko perfila?

Gurera, laguntza ekonomikoaren arloan, DBEtik kanpo dauden pertsonak etortzen dira. Horrek ikuspegi zabal bat ematen digu eta ikusten dugu, alde batetik, laguntza ekonomikoaren aldean migranteak direla gehienak. Baina, gainontzeko laguntza motak kontutan hartzen baditugu agerian gelditzen da Espainiako biztanleen hazkundea %100ekoa izan dela. Ohiko perfila, izaten da, emakumea, langabezian dagoena, formazio gehiegirik ez duena eta etxean seme-alabekin bakarrik dagoena…

Zein da zure ustez Caritasek DBEaren arloan egin dezakeen ekarpena?

Beti azpimarratu dugu DBEaren eta antzeko errenten alde gaudela, gizartearen osotasunarentzat sekulako bultzada direlako. Batetik, Araban dauden 5.000 inguru langabetuak ezin dira baztertu eta horiek laguntzeko premiazkoa da DBEa. Gainera, gure gizartea demokrata, soziala eta giza eskubideen aldekoa bada, legez laguntzak ahalbidetzera behartuta gaude.

Oker ez banago, 2014an, Euskadiko gizartearen %22,4aren bueltan dago gizarte bazterketa kopurua, Espainiako bertze hainbat zonaldetan %44ra iristen den bitartean. Zein da arazoa?

Politika sozialak, argi eta garbi. Alegia, hemen politika, gizartea eta herria ulertzeko modu berezi bat nagusitu da beti. Euskal Autonomia Erkidegoa 1980an sortu zen Eusko Jaurlaritza eta bi urte geroago, sortu berri zen parlamentu hark bultzatu zuen lehen Gizarte Zerbitzuen Legea. Orduz geroztik etenik gabeko bilakaera izan du eta hemengo politika soziala bezalakorik ez da inon egon. Andaluzian, esaterako, sozialisten gehiengo absolutua izan dute beti azken legealdian ezik, eta berrogei urte geroago, oraindik ere ez dute gure legearen antzekorik. 

Amaitzeko, zein da Caritasen erronka nagusia aurrerantzean?

Gu oso zintzoak gara eta, zoritxarrez, etorkizun grisa aurreikusten dugu. Gure ustez, krisialdi garai hau ezagutu dugun bezala bukatzen ari dela uste dugu, ez datu ekonomikoetan oinarrituta, baizik eta ziklo bat bukatu delako, gizartea askoz ere okerrago utzita. Hazkundearen datu makroekonomikoak onak dira, baino mikroekonomikoak oso txarrak. Azken urteotan ez dugu desberdintasunaren aurka gauza handirik lortu, eta gure erronka izango da berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzea.

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.