es
eu

Bakardadearen ministroak al dauzka erantzun guztiak?

Garazi Goia

"Egunero hamabost zigarro erretzea bezain kaltegarria da bakardadea. Abiadura handian hazten doan gaixotasuna epidemiko bat”. Duela gutxi irakurri nuen goiburu mediatikoak horrela zioen. Estatu Batuetan egindako inkesta baten arabera, agidanez 45 urtetik gorakoen heren bat bakarrik sentitzen da.

Erresuma Batuan, urte hasieran Theresa Mayk Tracey Crouch “bakardadearen ministro” izendatu zutenean, ez zegoen munduan beste inon antzeko aurrekaririk. Nahiz eta bakardadea tradizionalki zahartzaroari lotu izan ohi zaion, oraingoan ez zen zahartzarori begira ari. Crouch definitu zuen testuinguruan eta orain ministroak ezarri dituen ardatz nagusiak honakoak dira: bizitza modernoaren eragina, emakume gazteen egoera eta negu hotz eta luzeetako bakardadea, azken hori zahartzaroari lotuta. Aipagarria da, baita ere, duela bi urte erahila izan zen Jo Cox parlamentariak eman zituela ekimen horretan lehenengo urratsak, batzorde bat sortuz, hain zuzen ere, lehenengo semea izatean sentitu zuen bakardadea oinarritzat hartuz. Crouch berak ere antzeko kasu bat bizi izan zuen haur bat izan ostean, aurretik bizitza sozial aberatsago hartatik geroz eta urrunago sentitzen hasi zen-eta, gogoaren beheraldi batean eroriz.

Argazkia: Photographee.eu / Fotolia

Hainbat lurraldeetan familien kontzeptua desnuklearizatzen doan heinean, eta, seme-alaba eta gurasoen arteko lotura modu jeneralizatu batean behintzat, lehenago hausten hasten denean, oso arrunta da hemezortzi urterekin unibertsitatera joan eta gehiago gurasoen etxera ez itzultzea. Bestalde, lanaren testuinguruak ere eragin handia dauka;  jende askoz inguratuta egon arren, lankideengandik isolatuta edota ordenagailuaren aurrean eguneroko ohikeriak ezartzen duen lakioan harrapatuta egotea ohikoa da-eta.

Erresuma Batuko datu konkretu batzuei begiratuz, egindako galdeketa baten arabera, 9 milioitik gora –populazioaren %14a–, askotan bakarrik sentitzen da eta horrek urtero 3 bilioi liberako gastua suposatzen die Erresuma Batuko enpresei;  75 urtetik gorako 2 milioi biztanle bakarrik bizi dira, egunean, eta askotan, astean inongo interakzio sozialik gabe pasatzen dituztelarik;  16 eta 24 urte bitarteko gazteen profilari eta emaitzei begiratuz, 65 eta 74 urte artekoak baino bakardade handiagoa sentitzen zutela zioten.

Facebooken ehunka lagun izateak, norberaren bideoak Youtuben jarri eta hainbat jarraitzaile izatea; zure bizitzako (edo erakutsi nahi duzun bizitza horretako) argazkiak Instagramen milioika pertsonen  aurrean jartzeak;  eta internetek eskaintzen dituen balizko abantaila guztien deserabilerek, bakardadearen beste dimentsio bat –ziurrenik espero ez zena– sortu du. Etxean, ikasgelan bakarrik eta “benetako” harreman sozialik gabe ematen diren orduak  handituz doaz gazteentzat,  beste alter ego batzuk edo xede ideal batzuetan bermatzen diren interakzio asozialak sortuz.

Askotan hiri handietan edo lagun taldearen definizio hotzagoa edo ez hain finkatua dagoen kulturetan, printzipioz gehiago nabarmentzen dira bakardadearen sintomak. Duela gutxi, Euskal Herriko kuadrillen kontzeptuari buruz ari nintzen Londresko lagun batekin berbetan. Analisi antropologiko baten faltan (eta egin beharko litzateke hori), ezin ginen ondorio sendoetara iritsi; baina nire lagunak zioen moduan, ez dauka zertan aurrerago aipatzen nuen bakardadeari soluzioa emateko ahalmenik:  leku berean eta ordu berean norbait aurkituko duzun  ziurtasuna bai, baina errutina eta monotonia horrek, eta askotan hor sortzen diren azaleko harremanek bakardadearen hainbat aspektu gehiago oraindik gehiago indartu ditzakete-eta.  Komunikazio estuago eta landuagoetan oinarritzen diren harremanak direla soluzioa zioen aditu batek.

Amaitzeko, eta Erresuma Batura itzuliz, Crouch ministroak diru laguntzak lortu ditu eta hainbat egitasmo martxan dira hemen. “Zoriontasunaren ministroa izan naiteke, finean hori da lortu nahi dudana” zioen. Udazkenean ikusiko ditugu lehenengo aldiz zein diren lortu dituen emaitzak.

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.