Saioa Baleztena
Euskal telebistako aurpegirik ezagunenetakoa da Xabier Euzkitze (Azpeitia, 1966), bertsolaria eta kazetaria. Fazeta profesional denak alde batera utzi eta adopzioaz mintzatzera ekarri dugu GIZADIBERRIra.
Bota titularra: nola ikusten duzu adopzioaren eta harrera familien konpromisoa Euskal Herrian?
Konpromiso maila aipagarria da, baina premiak askoz handiagoak dira.
Hiru seme-alaba dituzu: lehena biologikoa, bigarrena adoptatua eta hirugarrenaren harrera familia osatu duzue. Zer izan da zuretzat adopzioak zein harrera familia osatzeak eman dizun hoberena?
Familia-eredu bat genuen buruan aspalditik. Ez genekien noiz, nola eta zein hurrenkeratan burutuko genuen, baina bagenekien ez genuela familia tradizionala izan nahi. Milaka haurren egoerak beste filosofia bat eskatzen zuela iruditzen zitzaigun. Kaleko bi umeri familia eskaini diegu. Aldi berean, eurek egin gaituzte familia.
Zerk bultzatu zintuzten harrera familiaren zein adopzioaren aldeko urrats hori ematera?
Haur bat harrera mugagabean hartzekotan ginela esan genienean, gure aita Endrikek galdera hau egin zigun: “baina, zuek nola enteratzen zarete gauza horiez?” Ehunka edo milaka haurren egoera dramatikoaren aurrean, ohartuki edo oharkabean, ezikusiarena egiteak ez du drama desagerrarazten. Drama horren xehetasunak jakin eta haur horietakoren bati familia bat eskaintzea erabaki genuen. Beste ezerk ez gaitu ase horrenbeste.
Zer deritzozu euskal erakundeen adopzio eta harrera familien politikoei buruz? Konpromiso nahikorik bada?
Ez da erraza hemengo babes, konpromiso eta egitura maila beste nonbait aurkitzea. Halere, egoerak gehiago eskatzen du.
Eta giza mugimendutik suertatu diren egitasmoei buruz?
Ez dakit mugimendu hitza badagokion. Errealitate horiek ez dute ikusgaitasunik, harrera familiez haragoko ekinbiderik ez da ageri gizarte-mugimenduen aldetik. Konpromiso handia eskatzen duen gaia da, eta gizarteak, oro har, paso egitea erabaki du.
Amaitu aurretik, nola ikusten dituzu Euskadiko gizarte zerbitzuak?
Babes maila handia dago hemen. Zenbat eta hegoalderago jo, orduan eta aldekoago dira alderaketak. Hala eta guztiz, egungo eta etorkizuneko gizarte ereduek ahalegin handiagoak eskatzen dituzte.
Zer falta zaie eta zertan bereizten dira?
Ezer falta baino gehiago, etengabe egokitu beharra dute. Jendartea gero eta zaharragoa da, jaiotza-tasa oso apala, etorkinen emaria etengabea... Erronka zailak ditu gure gizarteak, eta gizarteå-zerbitzu onak bermatzea ere gero eta gaitzagoa izango da.
Adinkeria saihestea helburu duen hitzarmena
Goiena
Goiena Komunikazio Taldeak akordioa hitzartu du Gizadiberri programako arduradun direnekin, adinkeriaren inguruko kontzientzia pizteko: langileekin ikastaro bat egingo dute, eta hor jasotzen dutena helaraztea izango da euren lana landutako edukietan.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.