Saioa Baleztena
Zein izan da azken hamarkadan adopzioaren bilakaera Euskal Herrian? Gehiago edo guttiago adoptatzen al du euskal gizarteak gaur egun? Zenbateraino aldatu da nazioarteko adopzioen eta adopzio nazionalen joera? GIZADIBERRIren ale honetan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako datuak baliatuz, euskal adopzioen azken hamarkada honetako erradiografia jaso dugu.
Datu ofizialek egiaztatzen dute: Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko adopzioak %94 baino gehiago jaitsi dira 2009tik 2019ra: Araban %94,2ko jausialdia egon zen hamar urtetan (2009an 34, 2019an 2), Bizkaian %97,3koa (2009an 76, 2019an 2) eta Gipuzkoan %97,5ekoa (79 adoptatzetik 2 adoptatzera), bertzeak bertze. Nafarroako datuei helduta, aldiz, nazioarteko adopzioen beherakada ttikiagoa izan da (%53,8) eta 2019an, 30 adopzio egin ziren. Azken hamarkada honetako adopzio nazionalen datuei erreparatuz gero, aldiz, joera berdintsua mantendu da Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan.
Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko adopzioek 90ko hamarkadaren bukaeratik 2010a bitarte, gorakada handia izan zuten bezala, datuei erreparatuta, 2013an %50ean erori ziren, 2016tik aurrera Espainiako adopzioek nagusitasuna hartuz. Nafarroako gobernuak GIZADIBERRIri bidalitako datu ofizialen arabera, ordea, EAEn gertatutakoaren joera desberdina adierazten dute, bertan, oraindik ere, nazioarteko adopzioak nagusi baitira.
Joera aldaketaren zergatiak
Beraz, familia guttiagok adoptatzen dute gaur egun Euskal Herrian? Eta zeintzuk dira adopzioaren joera eragin duten gertakariak? Adituen arabera, arrazoiak anitzak dira: hala nola, Espainiako krisi ekonomikoa, adopzio araudiaren gogordurak eta jatorrizko herrialdeen garapen sozio-ekonomikoak, bertzeen artean.
Nazioarteko adopzioen beherakadaren arrazoi nagusia jatorrizko herrialde gehienetan, bertzeak bertze, Txinan, Errusian, Etiopian edo Errumanian, adibidez, azken urte hauetan egon den garapen ekonomikoa izan da: testuinguru berriaren aurrean, herrialde horietan behar bereziak dituzten haurrei babesa emateko gai dira bertako familiak. Kontutan hartuta adopzioaren, nazionala zein nazioartekoa, lehentasuna haurraren babesa bermatzea dela, garrantzitsuagoa da orain Txinan jaiotako haur batek bertan adoptatua izatea, jatorrizko gurasoekin zein herrialdearekin harremana mantentzea ahalbidetuz.
Testuinguru sozio-ekonomikoaren garapenarekin batera, adopzio araudiaren gogortasuna ere azpimarratzen dute adituek, nazioarteko adopzioen beherakadaren arrazoi gisa: geroz eta zailagoa da nazioarteko haurrak adoptatzea. Jatorrizko herrialdeek gaur egun malformazioa edo garapen arazoak tarteko, behar bereziak dituzten haurren eta jaio berriak ez direnen adopzio prozesuak ahalbidetzen dituzte bakarrik nazioartean. Adopzio eskaintzaren perfilak sarri ez du bat egiten euskal familiek lehenesten duten perfilarekin eta, ondorioz, nazioarteko adopziorik ez da egiten. Zentzu berean, euskal familiek lehenesten dituzten perfilak aurkitzeko itxaron zerrenda luzeak egoten dira, eta prozesu horretan, hainbat dira atzera egiten duten familiak.
Adinkeria saihestea helburu duen hitzarmena
Goiena
Goiena Komunikazio Taldeak akordioa hitzartu du Gizadiberri programako arduradun direnekin, adinkeriaren inguruko kontzientzia pizteko: langileekin ikastaro bat egingo dute, eta hor jasotzen dutena helaraztea izango da euren lana landutako edukietan.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.