es
eu

Iñigo Díaz de Cerio: “Futbolarion ikusgarritasuna gehiago aprobetxatu beharko genuke”

Saioa Baleztena

Futbolari ohia eta Piolet kirol kudeaketa egitasmoko kidea da Iñigo Díaz de Cerio (Donostia, 1984). Realan debutatu zuen eta belauneko lesio larri bat pasa ondoren, Athletic Clubek fitxatu zuen 2009an. 2010etik 2014ra 2.mailako talde desberdinekin jokatu ondoren 30 urte beteta zintzilikatu zituen botak. Oraingoan, kirola alde batera utzi eta gizarte gaien inguruan solastatu da.

Zein duzu oporretarako txokorik kuttunena?

Azken urteetan, Errioxan dagoen herri txiki batean pasatzen ditut nire oporrak. Santurde du izena eta bertan deskonektatzea lortzen dut! Han denbora gelditu egiten da eta ez dago ordurik!

Nor aukeratuko zenuke zurekin oporretan joateko: Donostiako alkatea, Artozabal sailburua edo oporrik gabe gelditu den haur bat?

Argi eta garbi, oporrik gabe geratu den haur batekin joango nitzake. Beste biekin joateko ere ez nuke arazorik izango, baina, niretzako oporrak familiarekin gozatzeko dira, eta, haur bati aukera hori ematea, oso aberasgarria izango litzateke. Goia eta Artolazabalekin bazkaltzera joango nitzake eta, bide batez, gai batzuei buruz eztabaidatzeko aprobetxatuko nuke! Kar, kar, kar.

Futbola ikasketekin uztartzea erabaki zenuen zuk. Zergatik eta zenbaterainoko garrantzia izan du horrek zuretzat?

Inoiz ez nuen futbola profesionalki biziko nuenik pentsatu, eta, horregatik, beti izan nuen argi ikasi egin nahi nuela. Horri eskerrak, futbola utzi nuen momentuan lana izan nuen eta horrek ate asko ireki dizkit…

Ondoren kirol kudeaketarako Piolet enpresa sortu zenuen. Nolakoa izan da esperientzia?

Hasierak ez dira batere errazak izaten. Nik alde ona banuen, ekonomikoa, eta horri eskerrak enpresari bultzada bat eman ahal izan nion. Kirol munduko arlo batzuetan ere lehen aldiz esku hartzen duen enpresa gara eta hori ez da batere erraza. Kirol mundua oraindik oso tradizionala da eta aldaketak egitea zaila da.

Krisi garaiak nabarmenki aldatu ditu euskaldunon oporraldiak. Futbolarien soldatak kontutan hartuta, nola eragiten du krisiak futbolari ohien sakeletan?

Lehen mailako jokalariek krisi garaia ez zuten asko nabaritu, soldatak mantendu egin ziren eta azken urteetan hauek gora egin dutela esango nuke. Bigarren mailan diru sarrerak jaitsi ziren arren, soldatak altuak izaten jarraitu zuten. Kategoria baxuagokoak izan ziren krisia benetan sufritu zutenak eta hori dela eta kluben aukerak ere asko jaitsi ziren.

Gizarte beharrak asetzen dituzte hainbat futbolarik. Zuk ere parte hartu al duzu?

Ekonomikoki, hilero bi elkarterekin kolaboratzen dut, eta, horretaz aparte, hainbat ekitalditan parte hartu izan dut. Nire arreta, hala ere, beste hainbat ekintzetara bideratu dut: Ibiliz Fundazioarekin lan egiten dut, adibidez, Gipuzkoako goi mailako kirolarien zerbitzura. Badakit ez dudala gizarte beharrak asetzen laguntzen, baina, nire erronka da, modalitate minoritarioetan, bakarka zaila izango zitzaien ibilbidean bultzada bat ematea. Hala ere, Futbolarion ikusgarritasuna gehiago aprobetxatu beharko genuke, ez laguntza ekonomikoarekin bakarrik, baizik eta, proiektu berriak bultzatzeko.

Zelan ikusten dituzu Euskal Erkidegoko Gizarte Zerbitzuak?

Euskal Autonomia Erkidegoak erantzun onak ematen dituela iruditzen  zait, nahiz eta beti dagoen hobetzeko zerbait. Nire ustez, gure gizartea gai hauekiko oso sentsibilizatua dago eta behar dutenei laguntza emateko prest.

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.