es
eu

Lan-merkatu desberdinkeriaren ondorioak

Jon Intxaurraga

Martxoaren 8a ate- joka dugu. Emakumeen Nazioarteko eguna da eta emakumeek jasaten dituzten desberdintasunei buruz gogoeta egitera gonbidatu ditugu Jone Bengoetxea (ELAko Genero berdintasun eta immigrazioa zuzendaria), LABeko idazkaritza feminista, Iñaki Garcinuño (CEBEKeko lehendakaria) eta Elena Pérez Barredo (Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria). Ñabardura LABek jartzen du: ‘pertsonak anitzak gara eta desberdintasuna arazo bihurtzen da diskriminazioa ekartzen duenean; diskriminazioaren aurka borroka egiten dugu’ eta kaltetuen profila ematen digute segidan: ‘gizon zuria, adin ertainekoa, gaitasun guztiekin eta heterosexuala’ ez dena, are gehiago pertsona produktiboa ez bada. Bengoetxeak diagnosirako erremintak eskaintzen dizkigu. Sistema ‘hetereopatriarkal, klasista eta arrazista’ batean bizi gara eta begirada intersekzionala beharrezkoa da gizarte- dominazio guztiak aztertzeko. Iñaki Garcinuñok kontrapuntua jartzen die bi sindikalistei, guztiok ongizate minimoa izateko desberdintasuna amaitzea derrigorrezkoa bada ere, Euskadin pribilegiatuak gara gizarte moderno eta aurreratuan bizi garelako.

Aldarrikapen egunak 1909An dauka jatorria. Emakume Sozialisten II Biltzarrak adostu zuen martxoaren 8a izatea emakumeen eskubideen aldeko eguna. Urtebete lehenago, otsailaren 28an, antolatu zen lehen aldiz New Yorken (Amerikako Estatu Batuetan). Bertoko Alderdi Sozialistak 15.000 emakume bildu zituen hiru aldarrikapen nagusien inguruan: lanaldiaren murrizketa, soldata hobeak eta bozkatzeko eskubidea. Ordutik hona, emakumeen egoerak hobera egin duen arren, datuak argiak dira:  EAEn gizonek baino 7000€ gutxiago kobratzen dituzte bataz bestean1. Elena Pérez Barredoren iritziz, soldata arraila genero- desberdintasunaren ondorioa da. Egiturazko fenomenoa dela dio, mundu osoan inpaktu ezberdina daukana. Munduko Ekonomia Foroko The Global Gener Gap Report 2017 txostenaren arabera, Islandia da munduko estatu parekideena, 0,878/ 1, eta Espainia 24. postuan dago 0,747 indizearekin (Frantzia 11. dago, 0,778rekin).

Hainbat faktorek eragiten dute soldata- arraila eta heziketa, eta, adina eta antzinatasuna garrantzitsuak badiren arren, Pérezen ustez pisu handiago dauka lan- segregazioak: horizontala, bertikala eta kontratukoa. Bertikala: emakumeak kristalezko sabaiak aurkitzen dituzte eta sektore ‘feminizatuetan’ lanean geratu behar ordainsari urriagorekin, horizontala: kontratu femeninoen %50a lanaldi- partzialak dira eta kontratukoa: laburragoak izateaz gain, soldata baxuago daukaten kontratuen %67a emakumeenak dira. Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren berbetan  etxeko rolak sartzen dira jokoan. Bikotean lan- bizitza eta familia bateragarri egiteko zailtasunak egoten direnean, emakumeek, normalean, lana uzten dute umeen, mendeko pertsonen edota adinekoen zaintza euren gain hartzeko. LABeko kideek sektore honi jarri diote azpimarra, lan mota hauek ez dutelako ordainsaririk eta, izatekotan, oso prekarioak dira. Bere berbetan, jendartearentzat beharrezkoak diren lanak gutxiesten ari dira. Aitortza falta aipatzen dute eta ekartzen dituen ondorio latzak: erretiro- pentsiorik ez, ‘akaso’ alargun pentsioa. Pobreziak emakume izena duela diosku Pérezek eta datuak mahai- gainean jartzen ditu: Diru- sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen dutenen %57a emakumeak dira, diru-laguntza hau kobratzen duten bananduen %72a andreak dira, alargunenen %91a eta soldataren osagarri dutenen %66a.

Lan- merkatu desberdinkeriaren ondorioak diren arren, gonbidatu guztiek uste dute irtenbidea dagoela. Emakumeen antolakuntza eta lana aipatzen ditu Bengoetxeak. Gaur egun, gatazka sindikal gogorrenak sektore prekario ‘feminizatuetan’ bizi dira (garbikuntza, etxez etxeko laguntza...) eta Bizkaiko zahar- etxeetako langileak jartzen ditu adibide gisa. 370 egun greban eman ostean akordio batera heldu ziren patronalekin hitzarmen berria lortu ostean. Instituzioekin kritiko agertu da Bengoetxea. Erakunde publikoen asmo onak zalantzan jarri barik, berdintasun ‘formaletik errealera’ urratsak egitea eskatzen die. Eskaeren artean, parekidetasuna agenda politiko eta ekonomikoan lehentasuna izatea. Iñaki Garcinuño ez dator sindikalistarekin bat. Bere iritziz, erakunde publikoek parekidetasuna gai estrategikotzat daukate. Erakunde pribatuak eta enpresak beste kontu bat dira. Horren harira, CEBEKen ‘Enpresak bardin’ programa jarri dute martxan, emakumeak goi- postuetara heltzea erraztea helburu duena. Pérezek negoziazio- kolektiboa aipatu du, ordea. Tresna eraginkorra da eta berdintasun planak garatzeko balio dezake. 250 langile baino gehiagoko enpresek derrigorrez egin behar dute eta serio hartu dutenetan oso ondo funtzionatu du. Lan- sarbidea, promozio motak, lana eta familia bateratzeko erak eta soldata banaketa aztertu eta desberdintasunari buru egiteko neurriak hartzen dira. Oinarrizko soldata ez ei da arazoa; baizik eta pizgarriak eta konpentsazio- osagarriak eta bere gogoeta amaitu aurretik iritzi pertsonala eman digu: gizon eta emakumeen soldatak publiko egiteak kontzientziak piztera lagunduko luke. Kontzientziak piztu ez ezik, astindu ere bai egingo lituzke ohar batean denon soldatak ikusteak.

Martxoaren 8ko greba:

Martxoaren 8rako nazioarteko greba deialdia egin dute hainbat kolektibo feministek. ELAk eta LABek bat egingo dute lanuzteekin (11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara) eta parte- hartzera animatuko dituzte emakumeak. LABeko idazkaritza feministaren ustez lan- merkatutik harago doan iniziatiba da eta ELAk lau ardatz jartzen ditu: lana, zaintzak, kontsumoa eta hizkuntza. Iñaki Garcinuñorentzat grebara deitu aurretik hainbat alternatiba daude parekidetasuna bermatu eta babesteko. Martxoaren 8ko greba ez da lehen emakume greba eta Bengoetxeak hainbat aurrekari aipatzen dizkigu: 1975an Islandian emakumeek euren lanaren garrantzia aldarrikatu zuten eta 2016an abortuaren kontrako greba deitu zen Polonian eta ‘Ni una más’ izenean emakumeen aurkako indarkeria matxista salatzeko Argentinan.

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.