es
eu

Preso egondako emakumeei laguntzea helburu

Gari Udabe

Bergizarteratzeko laguntza beharrean aurkitzen diren milaka lagun daude New York hirian. Eta lan neketsu horretan, ez daude bakarrik.

Johanna Flores, Estatu Batuetan jaio bazen ere (Chula Vista, Kalifornia), Mexikon (Tijuanan) eman zituen bere haurtzaroko eta gaztaroko urteak. “High School-en graduatu ostean, mutil gazte batekin maitemindu eta haurdun geratu nintzen” kontatu digu Flores-ek. Zoritxarrez, gurasoek albistea ondo hartu  ez eta etxetik bota zuten alaba.  

“Nire lagunik onenak, egun batean, bere senarra New Yorkera etortzeko prest zeuden emakumeen bila zebilela esan zidan. Diamante batzuk maletan eraman eta hotelean norbaiti utzi besterik ez nuela egin beharko. Eta trukean 3000 dolar irabaziko nituela”.

New Yorkeko aireportuan harrapatu zuten Johanna Flores, diamanterik gabe, eta 5 kilo kokainarekin. Segurtasun handiko gartzela batean espetxeratu zuten lau urtez. 

Kartzelatik atera bezain pronto ezagutu zuen Sister Tesa,  Hour Children elkarteko zuzendari exekutiboa.  “Kartzelaren gogorretik atera ezer gabe, eta Hour Children-ek eman zidan ostatua, lanean hasteko aukera, eta baita laguntza sikologiko eta terapeutikoa ere”, gogoratzen du Floresek. 

Unibertsitatera joan zen, ikasketak bukatu zituen, eta 12 urte daramatza Hour Children elkartearentzat lan eginez. Gaur egun , emplegurako koordinatzailea da bertan.

 “Pobreziak askotan oso egoera gogorretara eraman zaitzakeela” dio Floresek. Horregatik, oso ongi ulertzen ditu gartzelatik atera berritan elkartera datozen emakumeak. Mota desberdinetako laguntza eskaintzen zaie emakume horiei. ”Lehendabizi, lan mundurako prestatu egiten ditugu. Hori da behar dutena”. 

Elkartearen baitan hasten dira hasieran lanean.  “Beraientzat oso garrantzitsua da, goizero, jaikitzean, badutelako indarra ematen dien zereginen bat”, gaineratu digu Floresek. Horrekin batera, ikastaroak eskaintzen dizkiete: curriculuma nola idatzi, lan elkarrizketak nola prestatu, nola komunikatu jendearekin, informatika ikastaroak eta abar.

Guzti hau aurrera eramateko, New Yorkeko Queens auzoan, herrixka txiki baten modukoa daukate antolatuta: auzotarren artean, eraikuntza desberdinak ditu erakundeak: bulegoak, haurrak zaintzeko zentrua, gartzelatik atera berri diren emakumeak bizitzeko apartamentu eta logelak, eta beharrezko formazioa eta laguntza emateko instalakuntzak dauzkate, besteak beste.

Davania Mitchell-ek 25 urte ditu, Brooklyngoa da, 5 urteko semea du eta duela hilabete gutxi atera da gartzelatik. Une honetan idazkaritza lanetan laguntzen ari da elkartean,  bera “bezalako beste emakume batzuekin komunitatean”  bizi den bitartean. Izugarrizko babesa eta laguntza eman diola Hour Children elkarteak aitortzen du Davaniak, “eta dena erakutsi” diotela.

Ikaste prozesu honetan dauden bitartean pertsona bakoitzaren inguruko ebaluazioak egiten dituzte. Prest daudela ikustean “aurrera, lan mundura salto egiteko moduan zaude” esaten diote. 

Empresa eta jende askorekin harremanetan dago Hour Children eta “emakume hauei aukera bat emateko eskatzen” diete. “Denboraldi batez, geuk ordaintzen diegu soldata, emakume hauek zein ondo lan egiten duten ikusi dezaten”, zehaztu digu Floresek. Eta gaineratu, “ehuneko 90.-a kontratatua izaten” dela.

Hour Children elkartea adibide bat besterik ez da. Richard, Caroline, Tom, Laura, Scott, Marven, eta milaka lagunek jaso dituzte The Bridge, Providence House, Community Alternatives, Fortune Socierty edo Green Hope bezalako elkarte eta erakundeetatik bergizarteratzeko laguntza desberdinak. Eta itxura guztien arabera, lan faltarik ez dute izango datozen urteetan ere.  

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.