es
eu

Maddalen Iriarte: “Gizarte zerbitzuen inguruko hausnarketa sakona egitea beharrezkoa da”

Saioa Baleztena

Maddalen Iriarte

Datorren urtean 30 urte beteko dira Maddalen Iriartek (Donostia, 1963) EiTBn debutatu zuenetik. Egun, astelehenetik ostiralera EiTBko ‘Azpimarra’ saioaren aurkezlea da Asier Odriozolarekin batera, eta gizarte arloko gaien inguruan galdetzeko ekarri dugu gurera.

Uste al duzu Euskal Herriko hedabideek nahikoa oihartzun egiten dutela gizarte arloko gaiez?

Gizarte gaiei kasu egitea baino, nola kasu egiten zaien da interesatzen zaidana. Uste dut arazoen erroetara iristea falta zaigula sarri.

Komunikabideak egun, gizartearen isla direla esango al zenuke?

Ez. Uste dut hainbat errealitate sortu eta antolatzen dituztela benetakoetatik ihes egiteko.

Zein paper dute sare sozialek zentzu honetan?

Ikusgarri egiten dituzte hainbat gertakari, eta errealitate horien ezagutza zabaldu. Zentzu horretan interesgarriak dira oso. Nolanahi ere, gainerako aldagai guztiak bezala erabili behar direla uste dut. Haien gainean ere zalantza eginez, eta galderak sortuz eta sustatuz, alegia.

Kazetaritza da eraikuntzaren ondotik zigortuen dagoen sektorea. Zein iritzi duzu prekarietatearen inguruan?

Oso arriskutsua da kazetaritzarentzat, eta hilgarria ere izan daitekem kazetari orok iturriak aztertu, ikertu, eta horietan sakondu behar duelako. Horrek hiru gauza behar ditu: ausardia, lanerako denbora eta  askatasuna.

Zein esango zenuke dela gure gizarteak, gizarte zerbitzuei dagokionez, duen gabeziarik handiena?

Gizarte zerbitzuen inguruko hausnarketa sakona egitea beharrezkoa da. Premiak zabaldu egin dira eta gizarteak ere aktiboki parte hartu beharko du. Zerbitzu sozialen neurgailua nork ezartzen duen hausnartu behar da: Hego Euskal Herria gizarte aberatsa da baina zerbitzuetarako jarrita dauzkagun neurgailuak Espainiako Estatutik datoz. Horregatik esango nuke familia politikarik ez dagoela Hego Euskal herrian, eta Ipar Euskal Herriari begiratu behar geniokeela alor hori indartzeko.

Eta, aldiz, zein da indargunea?

Oro har, eta krisiak lubaki batzuk zabaldu baditu ere, lortu dugula nahikoa gizarte babestua. Babes hori gehienongana heltzea gizarte baten indarraren lekuko da.

Zeintzuk izan dira zure esperientziak gizarte zerbitzuarekin?

Batez ere osasungintzarekin izan dut harremana eta aurkitu dudan maila oso ona izan da. Oso ongi artatua sentitu naiz.

Amaitzeko, berdintasunari dagokionez, zein da kamararen bestaldean lanean ari zaretenok duzuen egoera?

Nik ez dut arazorik izan. Dena den oraindik emakumeon irudia erabili egiten da erakarpen gisa. Oraindik urrats asko eman behar dira, izan ere, generoari dagokionez gizartean ez dago berdintasunik eta ondorioz, komunikabideetan ere ez!

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.