es
eu

Parisko atentatuak migranteen aurkako eskuinaren diskurtsoa azkartu egin du

Patxi Berhouet

Urri bukaeran barreatu zuten Parisko migranteen azken kanpamendu haundia. 1300 pertsona uxatu zituzten udatik okupatzen 19. arrondizamenduko lizeo batetik. Larrialdi aterbetze zentroetan barreatuak izan ziren.

Parisko atentatuak migranteen aurkako eskuinaren diskurtsoa azkartu egin du

Parisko hiriak, bere aldetik, migranteen laguntzeko hainbat urrats egin ditu. Hala nola, Anne Hidalgo auzapezak,”hainbat milioiko” diru laguntza bat hitzeman du.”Paristarrek laguntza eman nahi dute, orroitarazi zuen Dominique Versini, elkartasunari lotutako axuantak. Energia positibo guzien bideratzea gure misioa da.” Hamarbat aterbe ideki ditu munizipalitateak eta migranteak aterpetu nahi dituzten Paristarrak lagunduko dituela ere iragarri zuen.

Baina laguntzen bolada positibo hori, azaroaren 13ko atentatuek pixka bat oztopatu dute. Erasotzaileetatik bi migranteekin batera etorri ziren Frantziara, Greziatik pasatuz, siriar pasaporte faltsuekin. Ez ziren gehiago behar eskuin muturra iratzartzeko.

Frente nazionaleko Marine Le Penek migranteen onartzea “segituan gelditzea” agindu zuen. Eskuineko, Les Républicains aldertiko Christian Estrosi diputatuak “identitate kontrola sistematikoak” nahi ditu aireportu nazional eta internazionaletan. Frantziako herrietan haien diseminatzea gelditzea ere eskatu zuen.

France terre d’asile elkarteko Pierre Henry zuzendariak ez ditu argumentu horiek onartu nahi. “800.000 pertsona

2015eko ekaina, 19. arrondizamenduko errefuxiatuen kanpamentuaetorri dira Europara. Barnean kamikaze bat izateak ez du erran nahi denak terroristak direnik”. Bernard Cazeneuve barne ministroak “azkarki baztertzen” du “migranteen eta terroristen arteko nahasmena”.

Atentatuekin loturarik egin gabe, Manuel Valls lehen ministroak Europari migrante gehiagoren ez onartzeko eskatu zion azaroaren 25ean. “Europaren batasunaren geroarentzat mugen kontrolatzea ezinbestekoa da. Ez badugu egiten, “Europa aski da” esanen du populuak.” Agorriliean, Frantzia migrantez gainditua ez zela esan zuen Calaisetik.

Dena den, Pariseko hiriak laguntza ematen segitzen du. Abenduaren 15ean, kapitaleko 16. arrondizamenduan 200 lekuko aterbe berri baten sortzea bozkatu behar zuen.

 

Juliette Arzur: “Harremanak du hizkuntza justifikatzen”

Singa elkarteko CALM (Comme à la maison (Etxean bezala)) proiektuak errefuxiatuei aterpe bat aurkitzen laguntzen du. Elkarteko Juliette Arzur-ekin mintzatu da Gizadiberri.

IMG_2016-03-22 20:17:27

Urritik geroz, ez da gehiago errefuxiatu kanpamendu handirik Parisen, Calaisen bezala. Zein da zuen lana orduan?

Calaisen larrialdia kudeatu behar dute. Hemen integrazioan lan egiten dugu. Ekainetik plataforma bat sortu dugu, errefuxiatuak herritarrekin harremanetan sartzen ditugu, aterpeak proposatzeko. Uda huntan, hamabost bat proposamen ukan genituen. Helburua, lehen denbora batean, berrogeita hamar bat errefuxiatu aterpetzea zen Pariseko eskualdean. Irailean, Aylan txikiaren argazkia publikatu eta, bi egunez sei mila aterpetze proposamen ukan genituen.

Anitz da…

Bai, ez ginen prest. Beharrik laguntzaile armada bat etorri da gure laguntzera, errefuxiatuen eta herritarren artean konexioen egiteko. Geroztik ehun eta hogei bat aterpetze plantan ezarri ditugu.

Aterpeen atxematea errexa dea?

Bederatzi mila proposamen baditugu. Beraz errexa da, baina gero proposamen horik landu behar dira. Ea beti ados diren, proposatzen duten aterbea bideragarria ote den. Gutxienez gela independente bat ukan behar du aterbeak, ez ditugu onartzen kanape batean lo egitea proposatzen dutenak. Horrela aukeren parte bat eliminatzen dugu. Beste batzuek, bi asterendako haur baten aterpetzea proposatzen dute, horiek ere ez ditugu onartzen. Ez da gure helburua, guk pertsonak integratzea nahi dugu.

Nola antolatzen duzue errefuxiatu eta herritar baten arteko elkarretatzea?

Lehenik aterpearen lokalizazioa aztertzen dugu. Errefuxiatuaren lanetik aski hurbil den, bere familia eta lagunengandik ez dugun gehiegi urruntzen, eta abar. Ondotik elkarretatzen ditugu, leku neutro batean, eta begiratzen dugu ea bien artean konexio bat sortzen den. Errefuxiatu autonomoek aterpe bat baizik behar dut, beste batzuek laguntza handiago bat behar dute, horreri ere kasu egiten dugu.

Gehienetan ez dute hizkuntza berdina mintzatzen, arazo bat ote da?

Egia erran ez. Ezagutza egiten dutenean fite ikusten da bien artean “feeling” bat sortzen den ala ez. Guk erraten dugu hitzek komunikazioaren %7 baizik ez dutela osatzen. Azkenean hizkuntza berdina ez badute ere, elkar ulertzen dira. Bozaren doinuaren bidez, gorputzaren bidez, emozioen bidez. Eta aterpetzearen helburua frantsesa erakastea da ere errefuxiatueri.

Garrantzitsua da frantsesa ikas dezatzen?

Guk baietz esaten diegu, baina ez dute beti ulertzen zergatik. Badakite ikasi behar dutela paperen ukaiteko, baina eguneroko bizian ez dute baliatzen. Haien lagunekin, familiarekin ez dira frantsesez ari. Ordea, frantses herritar baten etxean bizi direlarik, berekin komunikatzeko beharrezkoa da. Hor fite hasten dira ikasten, frantsesa mintzatzen duen norbaitekin harremanak sortzen dituztelako. Harremanek dute hizkuntza justifikatzen.

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.