es
eu

"Konfinamenduan gaixotasuna azkarrago joan dela ikusi dugu, estimulazio gutxiago izan baitu"

Jon Intxaurraga

Robertok Lali emaztea zaintzen du egun. 66 urte ditu eta duela sei hartu zuen erretiroa. Ordura arte, irakasle ibili zen institutu batean. Gremio berekoa zen Lali, haur-hezkuntzan, baina. 62 urte ditu eta duela pare bat Alzheimer diagnostikatu zioten. Robertok bi urte lehenago kokatzen ditu lehenengo zantzuak. Hasiera fasean dagoen arren, konfinamenduak gaixotasuna azkarrago garatzea ekarri du, estimulu faltagatik, hain zuzen ere.

Zelan konturatu zinen Lali memoria galtzen hasi zela?

Ni neu orain dela 4 urte konturatu nintzen. Kotxea gidatzeari utzi zion. Bere izaera aldatzen zihoan, oldarkorragoa eta kritikoagoa nirekiko. Edo zein huskeria nahiko izaten zen sute bat sortzeko. Etxean, eskolarako txostenak egiterakoan, denbora asko ematen zuen. Bere sinadura aldatu zuen: orain zirriborro sinplea da. Zenbakiekin eta irakurtzen zailtasunak zeuzkan.

Norengana jo zenuten?

Hasieran neurologo batengana joan ginen eta esan zigun aipatutako sintomak normalak izan zitezkeela. Geroxeago bueltatu ginen eta momentu horretan bai esan zigun Alzheimer baten hasiera izan zitekeela.

Zelan hartu zuen Lalik?

Berak susmatzen zuen Alzheimerra izan ahal zela eta nahiko lasai hartu zuen. Nik ere susmoak nituenez, ez ninduen ezustekoan harrapatu, eta, zentzu batean, lasaitu egin nintzen aurreko sintomen zergatia jakindakoan.

Alzheimerra gaixotasun progresiboa da, "tantaka" arrastoa uzten duena.

Apurka-apurka nabaritzen zaio alde kognitiboa galtzen doala (memorian nahasteak, ahozko adierazpenean zailtasunak, dirua kudeatzeko zailtasunak…). Gainera, etxeko kontuei dagokienez, gero eta zailtasun gehiago ditu gauzak aurrera ateratzeko.

Gaur egun beste baten laguntza behar du?

Hasiera fasean dagoenez, ez dugu laguntzaren premia. Astean birritan neska bat etortzen da etxeko lanak egitera (lau ordu astero) eta nire alaba hurbil bizi denez, puntualki laguntzen gaitu (adibidez, medikuarengana joatera…).

Laguntza profesionala eskatzea pentsatu duzue?

Ez, ez daukagu zaintzailerik. Konfinamendua hasi aurretik, astean hiru goizetan Bilbora joaten zen bakarrik AFA ("Bizkaiko Alzheimer eta beste dementzia duten pertsona gaixoen senitartekoen elkartea"-ren inizialak gaztelaniaz) deitzen den zentrora. Bertan, hainbat ariketa egin, eta, estimulazio kognitiboa eta abar lantzen dute. Oso gustura joaten zen eta espero dugu laster berriro joan ahal izatea.

Zu ere joaten zara?

Ni hilabetean behin Alzheimer zeukatenen beste senide batzuekin elkartzen nintzen AFAren bitartez. Ni ere gustura nengoen eta, berari bezala, "normalizazio berri honetan" batzar hauek jarraitzea gustatuko litzaidake. Bestalde, Lali AFAn dagoen tarte horretan, etxeko gauzak egiteko edo hobbyetarako aprobetxatzen nuen.

Terapiek gaixotasunaren garapena atzeratzea helburu dute. Lalirekin lortu dute? 

AFAn hasi zenean hobekuntza nabaritu genuen, adiago zegoen. Oso pozik joaten zen bertara. Han hainbat ekintza egiten dituzte (eskulan tailerrak, kuadernoak bete, albisteak irakurri…). Halako batean, konfinamendua heldu eta, denok bezala, etxetik irten ezinean ibiliko zineten. Konfinamendu garaian makal xamar ikusi dugu, animo gutxirekin. Gainera, gaixotasuna azkarrago joan dela ikusi dugu, estimulazio gutxiago izan baitu. Nik uste dut gaixotasuna daukatenentzat oso garrantzitsua dela estimulazioa eta errutina bat izatea, eta, COVID dela-eta, hori galdu du. Gainera, positibotzat hartzen dut bere moduko pertsonekin erlazionatzea eta bakarrik ez dagoela ikustea.

Artículos Periodísticos

Luis Campos: "Nos tenemos que empeñar en que nadie se quede atrás en el desarrollo económico"

Luis Campos: "Nos tenemos que empeñar en que nadie se quede atrás en el desarrollo económico"

Ainara Arregi

Con el fin de conocer la realidad de la pobreza en Navarra, hemos entrevistado a Luis Campos, director general del Observatorio de Realidad Social de Navarra. Campos es optimista respecto al resurgir de la economía post pandemia en Navarra.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.