es
eu

Integra Sons: musikaren bitartez gizarteratuz

Saioa Baleztena

Geroz eta gehiago dira artearen bitartez bizikidetzaren alde lan egiten duten egitasmoak, eta zalantzarik gabe, Bartzelona gisa honetako ekimenen sehaska izan da azken urteotan. Irabazi asmorik gabeko Integra Sons elkartea izan da, bertzeak bertze, aintzindarietako bat.

Integra Sons

2007an iritsi zen Pablo Persico Kataluniako hiriburura, Nazioarteko Unibertsitatean Kultur Kudeaketa masterra egiteko asmoz. Ikasketak amaituta, 2010ean landatu zituen, “konturatu gabe”, geroz eta indar handiagoa hartu duen Integra Sons metodologiaren lehen haziak. Musikaren bitartez jendartean zailtasun handienak dituzten haur eta gazteei ateak zabaltzea da Persicoren jomuga, eta Bartzelonan aurkitu du ttikitatik odolean zeraman pasioari forma emateko aukera.

Hiriko auzorik korapilotsuenak aztertu, bertako eskola eta gizarte ekimenekin hitz egin eta haur eta gazteen orkestak sortu ditu Persicok azken urteotan, Integra Sons izeneko metodologia berritzailearen bitartez. Hastapenetik martxan diren Badalonako eta Poble-sec auzoko bi orkestrak finkatzeaz haratago, urrats garrantzitsua eman du gainera, aurten, Bartzelonako bi auzo berritan, Carmell-en eta Marinan, orkestra berriak sortu dituen heinean.Integrasons_despiece

Argentinako zuzendariak argi du musika dela bizikidetzaren aldeko aitzakia, eta jatorri eta testuinguru erabat desberdinetan hezi diren haurrak protagonistak. Lau urteko ibilbidearen ondotik, Integra Sons metodologia edan duten partaideen garapena azpimarratzen du zuzendariak, haur eta gazteek nabarmenki irabazi omen dutelako “autoestima, zintzotasuna eta elkarrizketarako gaitasunari dagokionez”. Aurrerantzean, orain arteko urratsak finkatu eta haur eta gazte gehiagorengana iristea omen du helburu.

Elkartea gehiago ezagutzeko asmoz zuzendariarekin eta egitasmoa hartu duten bi eskolen zuzendariekin hitz egin dugu.

Testua eta argazkiak: Saioa Baleztena (@SaioB)

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.