Jabier Saenz
Koronabirusaren krisiak agerian utzi du Euskal Herriko leku askotan dagoen ezkutuko errealitate bat: erabateko etxebizitza-larrialdi egoera zegoen, eta 2020ko martxoan pandemia lehertu zen arte, ukatu egin zen. Urrutira joan gabe, 2019ko azaroan, Gasteizko Udalak ukatu egin zuen, Osoko Bilkuran mozioa aurkeztean, hirian kalean bizi ziren pertsonak zeudela. Konfinamendua deklaratu eta astebetera, berriz, 60 pertsona baino gehiagok frontoi batean egiten zuten lo, ez zutelako beste aterperik, ezta etxebizitza edo baliabide sozial nahikorik ere. Horrela, hiru hilabete baino gehiago igaro ziren, eta orain, hainbat hilabete geroago, dozenaka dira gure hiriko kalean lo egiten duten pertsonak. Ukaezina da etxebizitza-larrialdiaren egoera.
2019ko maiatzetik Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren kontra `Inor ez etxerik gabe´ ekimenean elkartu ginen Gasteizko 15 bat eragile sozial eta ESK, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuak. Gure lana, egoera aldatzeko salaketa publikoan oinarritzen da eta koronabirusen krisiak egoera asko ekarri digu gurera. Lan asko izan dugu, zoritxarrez, gure asmoa etxebizitzaren eskubidea bermatzen duten politikak lortzea delako, eta zoriontsuak izango ginatekeelako helburua lortuko balitz. Baina, aldiz, erakundeek etxebizitza publikoen pribatizazioak eta etxegabetzeak babestu eta sustatzen dituzte, eta guk etxebizitza eskubidea babesten dugu, beraz, lan asko dugu momentu honetan.
Testuinguru honen aurrean, erakunde publikoei behingoz etxebizitza eskubidea bermatzeko beharrezko neurriak hartzea eskatzen diegu. Eta Gasteizko Udalari, bereziki, eskatzen diogu etxebizitza alternatiba bat ematea Olarizuko blokeetan bizi diren 55 bizilagunei, euren beharretara egokituta.
Bestalde, Covid-19ak larriagotu duen etxebizitzaren urgentziazko egoeraren aurrean hurrengo neurriak aldarrikatzen ditugu: etxegabetzeak, alokairuak eta hipotekak bertan behera gelditzea eta bizitzeko oinarrizkoak diren baliabideak bermatzea, hala nola, ura, argia, elikadura, gasa eta Interneterako sarbidea. Eta nola ez, Gasteizen eta Euskal Herri osoan, inor ez dadin kale gorrian bizi, gizartearen osotasuna antolatu eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzera animatzen dugu.
"Ni a corto, ni a medio plazo vemos que la situación vaya a mejorar"
Ainara Arregi
Cruz Roja Euskadi es la entidad encargada de gestionar las ayudas que el Gobierno Vasco ofrece a paliar la situación de pobreza, y por ende, la pobreza energética. Txomin Ondarre es el director de Inclusión Social y empleo de Cruz Roja en Álava, y GIZADIBERRI ha charlado con él para conocer de primera mano la situación actual de la pobreza energética en Euskadi.
Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa
Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.