es
eu

AITZIBER GARMENDIA: “Arimaz ni baino gazteago diren 80 urteko batzuk ezagutzen ditut!”

Saioa Baleztena

EITBko ‘Batek daki’ umorezko saioko aurkezlea da eta ‘Gure kasa’ saioan Zuriñe gorpuzten du Aitziber Garmendia (1982, Zaldibia) aktoreak. Telebista platotik atera eta GIZADIBERRIren orrietara ekarri dugu gizarte gaiez hitz egitera.  

Hasteko, zer da zuretzat edadismoa?

Egia esan behar badizut, kontzeptua entzuten dudan lehen aldia da!

Sekula pentsatu duzu nolakoa izango zaren zahartzaroan?

Jarreraz eta izaeraz orain bezalakoa espero dut. Itxura izan dadila aldatuko den bakarra, ilea zurituko zait eta zimurrek azala ebakiko didate, gorputzak bere bidea jarraituko du, grabitate indarrak ere egin dezala egin beharrekoa. Edertasun hori ere pozik erakutsiko dut.

Zer deritzozu komunikabideek eta orohar gizarteak, sarri, adineko jendearen inguruan indartzen dituen estereotipoen inguruan?

Ez naiz jende guztia zaku berean sartzearen aldekoa izan sekula, eta adineko jendearekin ere gauza bera uste dut, mota guztietakoak daude, gazteak ere ez dira denak berdinak ezta? Arimaz ni baino gazteago diren 80 urteko batzuk ezagutzen ditut!

Nola ikusten dituzu Euskadiko Gizarte Zerbitzuak? Zer falta zaie, eta zertan dira bereizgarriak?

Orokorrean ondo dabiltzala esango nuke. Tramite eta kudeaketa prozesu batzuetan erraztasunak ematea falta zaiela esan nezake, agian. Baina hor ere ezin da estereotipoetatik tira egin eta denetik aurkitu dudala esan dezaket.

Tira, ez gaitezen hain serio jarri. Umorea duzu bidelagun, zenbateraino da garrantzitsua zuretzat umorea egunerokoan?

Niretzat bizitza-filosofia bat da. Gerora nire ofizio bihurtu bada ere, txikitatik izan dut umorerako joera nabarmena. Edozein egoeratan laguntzen duen ikuspegia da umorea. Bizitzari begiratzeko modu bat da, umorerik gabe ez nintzateke ni izango.

Amaitzeko, edadismoaz jardun dugu ale honetan. Adinkeriari buruzko ‘Batek daki’ saioko gidoia osatu beharko bazenu, nor aukeratuko zenuke protagonista?

Nire amona Juanita. Gaur egun 83 urte ditu. Gugandik zenbat egin duen ez daki oraindik. Emakume ekintzailea izan da beti, feminismoa zer zen ez zekienean ere, feminista zen. 1936ko uztailaren 18an jaio zen, Gerra Zibila hasi zen egunean, horrek badu zerikusia bere izaera borrokalarian. Nire bizimodua eta berea oso ezberdinak izan dira, eta harrigarria da nire edozein erabaki edo aukera ulertzeko, onartzeko, errespetatzeko eta ospatzeko duen gaitasuna. Belaunaldi ezberdinetakoak gara eta nire pareko sentitzen dut beti, nire adineko asko baino gertuago.

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.