Ainara Arregi
Gipuzkoako Foru Aldundiak zahartzaroaren erronkari aurre egiteko, Zahartzaroaren Erreferentziazko Zentro bat irekiko du Pasaian. Proiektu berri honi buruz hitz egiteko, Garikoitz Agote Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako Zuzendaria Nagusia ekarri dugu Gizadiberrira.
Zer dela eta, Pasaian zahartzaroaren erreferentziazko zentroa eraikitzea?
Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak badu Pasaia biziberritzeko plan bat, Pasaia delako Gipuzkoan biziberritze maila handia behar duen eskualdea, eta bestetik, zahartzaroari lotutako zerbitzuei dagokionean, Pasaia delako estaldura gutxien duen Gipuzkoako eskualdea. Bi arrazoi horiek uztartuta, horrek eragiten du Pasaia izan dadila kokagune aproposa zahartzaroaren erreferentziazko zentroa eraikitzeko.
Zerk bereiziko du Pasaiako zahartzaroaren zentroa, Gipuzkoan, edota EAEn dauden gainerako zentroetatik? Zerk egingo du bereizgarri?
Markel Olanok iazko irailean aurreratu zuen zahartzearen eskaeren aldaketei “erantzuna eman” eta horiei aurre egingo dieten ekintza berritzailek, esperimentalak eta hezigarriak burutuko dituen zentroa izango dela. Zer nolako ekintzak izango dira horiek?
Momentu honetan, Gipuzkoako Ikerketa Berrikuntza eta Garapeneko eragile ezberdinekin, eta, gizarte zerbitzuetako eragile ezberdinekin harremanetan jartzen ari gara, proiektu edo ekintza berritzaile eta esperimental horiek diseinatu eta martxan jartzeko. Esan beharra dago, Gipuzkoa ez dela zerotik hasten, lehendik ere egin dira proiektu esperimentalak, gehienbat, pertsonek, ahal den neurrian, beraien etxebizitzatan jaso ditzaten gizarte zerbitzuetako zerbitzuak. Pertsonen autonomia bultzatu, eta pertsonen erabakitze gaitasun hori handitzeko esperientziak egin dira. Pasaiako zentroarekin egingo dena da, orain arte egindako lana ikuspegi integralago batetik bultzatu, hau da, proiektuaren konfigurazioa bideratu ekintza berritzaileak eta esperimentazioa gauzatu dadin. Zertaz hitz egiten dugu? Ekintza berritzaileak hiru arlo nagusitan gauzatu daitezke:
Proiektu hau Gipuzkoako agente ezberdinek gauzatuko dugu: ikerketa eta garapeneko agenteek, zerbitzu sozialetako agenteek ere bai, baina baita ere, esatera baterako, gastronomiarekin zerikusia duten agenteak ere, produktu funtzionalak eta, garatu ahal izateko.
Pasaiako zentroak erreferentziala izan nahi du, besteak beste, bertan gauzatzen diren esperimentu eta proiektu pilotu horiek, herrialde guztira zabaldu nahi dituelako. Zahartzaroaren inguruko estrategia berritzailea gauzatzeko Pasaiako erreferentziako zentroa motorra izango da, baina horrek ez du esan nahi guztia bertan garatu behar denik.
Zeintzuk dira Gipuzkoak, zahartzearen arloan dituen gako sendoenak eta zeintzuk gabeziarik handienak?
Galdera zaila!!! Kar, kar, kar. Gako sendoenen artean, nik hiru aipatuko nituzke:
Gabeziei dagokionez, nik 2 azpimarratuko nituzke:
Euskal gizartea zahartze bidean da. Ildo horretan, zeintzuk dira etorkizunera begira, euskal gizarteak dituen erronkak?
Batetik, erronka ekonomikoa. Sistema guzti hau sostengatuko duen sistema jasangarri bat, eta, epe luzeko ikuspegiarekin jasangarria den sistema bat osotu behar dugu. Eta bestetik, euskal gizarte berri horri egokitu behar gara, baina, ez soilik, gizarte zerbitzuen ikuspegitik, baita herri honek eskaintzen dituen zerbitzuetatik ere: jatetxeak, kirol azpiegiturak, eskaintza kulturala, bidaiatzeko modua… Gizarteak, oro har, gehiago hartu beharko du kontuan adineko pertsonen kolektiboa. Era berean, nire ustez, pentsatu behar dugu nola handitzen dugun jaiotze tasa, eta horrek, zerikusia du kontziliazioarekin, lana eta bizimodu pertsonala modu orekatuan eramatearekin, eta ziurrenik, indibidualen bizitzarekiko ikuspegiarekin. Gure lurraldeak jaiotze tasa baxua dauka, eta hori nire ustez, berrikusi beharreko kontua da.
Adinkeria saihestea helburu duen hitzarmena
Goiena
Goiena Komunikazio Taldeak akordioa hitzartu du Gizadiberri programako arduradun direnekin, adinkeriaren inguruko kontzientzia pizteko: langileekin ikastaro bat egingo dute, eta hor jasotzen dutena helaraztea izango da euren lana landutako edukietan.
Gizalde, Bizkaia Gara, Batekin
En Euskadi, la tradición solidaria ha perdurado a lo largo de los años, con un crecimiento constante de la participación en actividades voluntarias. Según datos recientes, más del 17 % de la población ha participado en alguna forma de voluntariado en el último año, lo que significa aproximadamente 320.872 personas, demostrando un compromiso sólido con la construcción de una sociedad más justa y equitativa.