es
eu

Zer da adinkeria?

Ainara Arregi

Egungo gizartea eraldaketa prozesu batean murgilduta dago. Populazioaren piramidea aldatzen ari da, eta Bizkaian, esaterako, egun, 240.000 lagunek 65 urtetik gora dute, hau da, bostetik batek. EUSTAT-en datuen arabera, 2050. urterako, euskal populazioaren %38,8ak 65 urte baino gehiago izango ditu.

Mendebaldeko gizartean, bizi-itxaropenak gora egin du, eta, adinekoak gero eta osasuntsuagoak, aktiboagoak, parte hartzaileagoak dira. Aitzitik, irudi “baikor” horren ondoan, oraindik ere, adinkeriak sama handia dauka edadetuengan. Bada, zer da, adinkeria? Adina oinarri hartuta, taldeen edo norbanakoen kontrako diskriminazioari deitzen zaio adinkeria. Robert Neil Butler gerontologoak sortu zuen kontzeptua 1969. urtean, zaharren aurka gertatzen ohi ziren diskriminazio ekintzak deskribatzeko. Hiru elementuren konbinazio gisa aurkeztu zuen Butlerrek adinkeria:

1. Adinekoenganako eta zahartzaroarekiko jarrera

Adibideak

- Gizartearentzat zama direla pentsatzea.
- Adineko guztiak senilak direla pentsatzea
- Adinekoak umeak bailiran tratatzea.
- Zahartzaroa itxura ezkorrarekin lotzea.

2. Jarrera baztertzaileak:

Adibideak

- Adinekoen dagozkien erabakiak hartzea.
- Gizarte taldeetan parte hartzen eta botoa ematen ez uztea.
- Haurren hizkuntzan hitz egitea.
- Adinekoak ikusezinak bailiran tratatzea.

3. Estereotipiak sendotzen laguntzen duten politikak eta arauak

Adibideak

- Osasun tratamenduak jaso ditzaten mugatzea
- Adinekoak kontratatzeari uko egitea, arrisku gehiago dituztela pentsatuz.
- “Zahartzaroaren kontrako” publizitateak ez dio mesede egiten adinean aurrera egiteari, zahartzaroa modu ezkor eta zitalean erakutsita.

Robert Neil Butlerrek zaharren aurkako diskriminazioan oinarrituta sortu zuen kontzeptua, baina izatez, adinkeria edozein adinetako pertsonaren edota talderen kontra egiten den bazterkeria da, umeak eta gazteak, tarteko. Gure gizartean ematen diren hiru diskriminazio mota handienetako bat da adinkeria, arrazismoaren eta sexismoaren atzetik.

Diziplina anitzekoa da adinkeria, norbanakoan, familian, gizartean, eta gizarteko talde ezberdinen artean eragiten baitu. Adinkeria bazterketaren sinonimotzat har daiteke, zahartzaroaren estereotipoak bultzatzeak zahartzaroaren beraren aniztasunari uko egitea baitakar, eta jarrera horren azpian, zahartzaroarekiko beldurra eta gaitzespena daude, zahartzaroa bera bizitzaren beste etapa bat dela onartu gabe. Gaztaroaren baloreekin etengabe lehian dagoen kontzeptua da adinkeria. Adinekoek beraiek ere, sarritan, zahartzaroari buruzko kontzeptu eta estereotipo  oso ezkorrak izaten dituzte, eta horrek sendotu besterik ez ditu gizarteko arauak, betiko gaztetasunaren araua, gehienbat.

Erakundeen lana

Munduko Osasun Erakundeak, 2016an Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako “Ondarea” programa saritu zuen, “edadismoa”ren aurkako nazioarteko jardunbide eredugarri eta egoki onenetakotzat hartuta. Iaz, berriz, 2017an, Geriatriako eta Gerontologiako Espainiako Sozietateak ematen duen “Zahartzearen Irudia - SEGG 2017” Sariaren finalista gisa hautatu zuten “Ondarea” programa. Ikus-entzunezko ekimenak, dokumental formatuan, zenbait adinekoren egunerokoa jasotzen du, adinekoek euskal gizartean betetzen duten rola erakusteko.

 

 

 

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.