Ainara Arregi
Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia (1957,Laudio) ekarri dugu tarte honetara, pandemiaren nondik norakoak nola bizi dituen ezagutzeko. 64 urterekin, gizarteak adinekoen taldean kokatuko luke, eta, bere bizipenetik, Covid 19 gaitzaren izurria nola ikusten duen aztertuko dugu.
Nola bizi duzu pandemia?
Ahalik eta naturaltasun handienarekin. Ematen dizkiguten arauak betez, baikor, ia bizitzen ari garen egoera laister baretzen den.
Beldurrik sentitu duzu?
Beldurra ez, baina kezka eta errespetua bai. Pandemia arazo global bat izan da eta hein handi batean, konponbidea, gutako bakoitzak du, norberarengan dago.
Zer egin duzu eta egiten duzu emozionalki sendo eta indartsu egoteko? (Irakurri, kirola, meditazioa…)
Ahal den neurrian egunerokotasunarekin jarraituz… unibertsitateko lanak, familia, amaren zaintza, paseo txiki batzuk, eta aurkitu dudan kirol berri batekin, igeriketa.
Adineko pertsona deritzon taldean sartu berri zara. Batzuk, adinekoekin sekulako diskriminazioa egon dela uste dute, osasun baldintzak kontuan hartu beharrean, adina hartu delako neurriak ezartzeko irispide gisa. Zer deritzozu honi buruz?
Bai egia da, pixkanaka baina niri ere etorri zait garaia multzo horretan sartzekoa. Dudarik gabe pandemia honetako galtzailerik handienak adinekoak, haurrak eta behar bereziak dituen jendea izan da. Diskriminazioa ez dakit baina oztopo gehien izan dituztenak garai hauek aurrera emateko bai.
Azken urteetan amaren zaintza izaten ari da erronkarik politena. Asko ikasi dut, beteta sentitzen naiz. Berarekin edukitako solasaldiak, historia zaharren berreskuratzea, beraiek ere une latzak bizi izan zituzten eta aurrera egin zieten, baikor, herri onen zutabe garrantzitsuenak beraiek eraiki zituzten, eta zor diegu, ondo eta goxo zaintzea. Merezi dute.
Ze gomendio emango zenioke euskal gizarteari, pandemia honi indartsu aurre egiteko?
Auzolana. Gero eta indibidualagoa den jendarte honetan, elkarrekin lanean aritzea arazoak aurrera ateratzeko ezinbestekoa da. Euskal Herria herri solidarioa izan da beti, bai barrura begira bai kanpora begira. Nortasun seinale hau ezin dugu galdu bestela herria bezala desagertzeko zorian egongo gara.
Nola ikusten dituzu EAEko gizarte zerbitzuak etorkizunean?
Zerbitzu publikoak zaindu egin behar dira, eta ahal den neurrian hobetu. Pandemia onek gauza bat argi utzi digu, ondo egon arren, gauza asko ditugula hobetzeko. Herri honetako osasun, hezkuntza eta zaintza zerbitzuko jendeak zoragarriak izan dira eta etorkizunean horrela edo hobeto jarraitzeko, "dena" zaindu behar ditugu.
JORNADA "EDADISMO EN LOS MEDIOS DE COMUNICACIÓN"
Ainara Arregi
El proyecto GIZADIBERRI de la Fundación Orue Auzolana y la Fundación HelpAge España, con el patrocinio de la Diputación Foral de Gipuzkoa, han organizado la jornada EDADISMO EN LOS MEDIOS DE COMUNICACIÓN para el próximo 26 de septiembre en Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).
Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa
Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.