es
eu

Kuxinak josten gozatu duen amama

Jon Intxaurraga

Primitiva Garcíak 82 urte ditu eta duela batzuk Abadiñon bizi da "bakarrik". Izatez Aranda de Duerokoa da, Burgosekoa. Bertan ez zegoen bizimodua ateratzeko modu handirik, eta ezkontzerakoan, Legazpira joan zen, senarrak Patricio Etxeberrian lana lortu zuelako. Hura hil ostean mugitu zen Bizkaira, bertan bizi zelako hurbilen zegoen alaba. Elkarrengandik hur-hur daude egun eta horri esker elkarri lagundu diote pandemian zehar. Primitivak erosketak bidali eta alabak ekarri egiten dizkio. Alabak arropa eraman eta Primitivak lisatu egiten dio. Gainera, egunero elkartzeko aukera daukate sei baino gutxiago direlako.

Adinagatik ez da beldur izan, ezta alaba COVID19ak jota gaixorik egon zenean ere. Iazko martxoan gertatu zen, pandemiaren hasieran, eta egunero bitan bisitan joaten zitzaion arren, ez zen kutsatu. Hala eta guztiz ere, makal dago, indarge; gogo handirik gabe. Oso pertsona aktiboa zen eta egun batetik bestera kirola, bilerak edota gimnasia utzi behar izan zituen etxean geratu behar ginelako. Triste egon da eta arduratuta lagunekin kontaktua galdu duelako. Urte gutxi darama Abadiñon eta ez du loturarik estutzeko astirik izan. Lehen mokadu bat hartzeko geratzen ziren edota meza ostean zeozer egiten zuten, orain nor bere etxera joaten da, ordea. Paseoak bakarrik ematen ditu eta kalean bai batzen dira; elkar agurtzen dute, baina ez da lehengo kontua.

Egoera ez da atsegina inorentzat, baina Primitivak buelta ematen asmatu du. Etxeko lanak egiteaz gain, telebista eta bere "zereginekin" entretenitu da azken urtean. Jostun aparta da eta kuxinak egiten bereziki gozatu du. Bederatzi biloba ditu eta bakoitzari bana oparitu nahi dio. Oraindik bi falta zaizkio eta horiek egin arte ez du etsiko. Oihalekin harilkatzen ditu, patchwork erara, eta estilo ezberdinekoak dira, batzuek marrazkiak dituzte, besteek kateak… Gainera, azken hilabeteetan gimnasian izena eman du berriz. Parke osasungarrietara joaten dira astean behin. Bertan, oreka, koordinazioa edota indarra lantzeko makinak dituzte. Ariketak prestatzen laguntzen dien begirale bat dute eta mediku azterketa egin diote. Sasoiz helduko dio datorrenari, txertatuta dagoelako, batez ere, "gaitza heltzen bada, heldu zaigu, baina lasai nago". 

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.