es
eu

"Akordio internazionalak betetzeko dira eta Frantziak ez ditu betetzen"

Jon Intxaurraga

2018tik hona, milaka etorkinek zeharkatu dute Gipuzkoa eta Lapurdi banatzen dituen muga Frantziara bidean. Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo zuzendariaren iritziz, biderik errazena delako aukeratzen dute eta, berak dioenez, hiru urte hauetan asko ikasi dute elkarlanean aritu diren instituzioek. COVID19k egoera aldatu du: Frantziak mugak itxi ditu eta migrante asko Irunen pilatzen dira.

Deigarria da gehienek Gipuzkoatik Lapurdirako bidea hartzea Frantziara heltzeko eta ez Katalunian zehar. 

Ziurrenik erraza izango da hemendik pasatzea eta hemen eskaintzen diren errekurtsoak duinagoak izango dira hangoak baino. Gure erregistroan badaukagu Bartzelonatik datorren jendea eta hori izaten da gure galderetako bat: zergatik dator han edukita askoz errazago pasatzeko? Errealitatea hori da, hemendik pasatzen dira.

Eta Kanarietatik hona datozenak ere?

Ministerioak Estatuan zehar errekurtso batzuk dauzka, laguntza humanitariokoak, eta Irunera heltzen den % 90ak dauka profil berbera: Kanarietara heldu da eta Ministerioak handik ateratzen ditu. Errekurtsoak Andaluzian edota Madrilen daude. Bertan daudenak borondatez daude eta euren asmoa ez da bertan egotea; baizik eta euren bideari jarraitzea. Orduan, ba hor egoten dira egun batzuk eta gero alde egiten dute, euren helburua delako Europara heltzea. 

Lehen aipatu dugu Frantziak mugak ixtea erabaki duela. Zer deritzo Eusko Jaurlaritzak?

Aspalditik salatzen ari gara Frantziak ez dituela akordio internazionalak betetzen, Schengen espazioa, adibidez. Azken hileetan hainbat aldiz salatu dugu Frantziako polizia behin eta berriz ari dela etorkinak berehala itzultzen. Irudiak badaude eta telebistan hainbat aldiz ikusi ditugu aspalditik eta, azken batean, giza-eskubideen urraketak dira. Akordio internazionalak betetzeko dira eta Frantziak ez ditu betetzen. Salatu behar da.

Zelan egiten diozue presioa Frantziari?

Guk salatu egiten dugu publikoki eta espazio konkretu batzuetara ere salaketa eraman dugu, adibidez, Gobernuko ordezkaritzara.

Europa mailan?

Guk Europa mailan parte hartzen dugun espazioetan gure iritzia ematen dugu eta Frantziako mugaren egoera aztertzen denean salatu behar dena salatzen dugu. Azken batean, akordio internazionalak ez badira betetzen, salatu egin behar da eta giza-eskubideak ez badira bermatzen, salatu egin behar da.

Frantziak mugak itxi dituela-eta, jendea hemen geratu da. Lehen aipatu duzu, 2018tik hona, gauza asko ikasi dituzuela. Jendea hemen geratu da, baina jendeak pasatzen du. Mugak itxita daude, baina jendeak pasatu egiten du, gehiago kostatzen du, baina fluxuak hor daude eta datuen arabera, jendea pasatzen ari da, nahiz eta kostatu.

Nondik?

Errekatik, menditik edo leku ezberdinetatik.

Eta zer neurri berezi hartu duzue COVIDaren ondorioz, Frantziako mugak itxita egonda?

Segurtasun-neurriak izan dira. Osasun sailetik markatu dizkiguten gomendioak bete egin ditugu. Kazetariei behin eta berriz ideia bat helarazi diet: azken urte eta erdian denok bizi ditugu murrizketa itzelak, ezin izan gara gure herritik ere atera, eta hala eta guztiz ere, jendea Irunera heldu izan da. Hori da adibide argi bat esateko migrazio fenomenoa hor dagoela, ez dugu izan paroi bat. Gu, gure aldetik, bai egon gara eta oraindik baldintzatuta gaude, segurtasun neurriak hartzen ditugulako. Gure errekurtsoetan, adibidez, Hilanderasen, 100 la gunentzako izan bazen, orain, 60 bakarrik sartu ahal dira. Oraindik ere mugatuta gaude, ez bakarrik bertan; baizik eta beste errekurtsoetan ere. Gero, gure protokoloak ditugu: jendea heltzen denean, aparte eskuak garbitu, tenperatura hartzen da edota maskarillak banatzen dira. Higienea asko jagoten da eta horrek ez du lana erraztu.

Horren ondorioz, jende askok lo egin du kalean?

Ez dauka zerikusirik COVIDak kalean lo egitearekin.

Hala eta guzti ere, jendeak kalean egiten du lo. Zer baliabide du Jaurlaritzak?

Ez du. Oraintxe azalduko dizut zergatik: nik esan diezazuket, transitoan dagoenaren perfila betetzen duten pertsonetatik inor ez dela kalean geratu. Zer pasatzen da? Baldintza horiek Ministerioak zehazten dituela, berak dio transitokoa nor den eta nor ez. Kontu honekin tirabira dago, eta, argi utzi nahi dut, baldintzak eta konpetentziak Espainiako gobernuak dituela. Haien arabera, urtebete baino gutxiago eroan behar duzu penintsulan transitokoa izateko. Zer pasatzen da, adibidez, pertsona batekin hiru urte dabilena Espainian zehar buelta-bueltaka eta, bat-batean, okurritzen zaiona Belgikara joan nahi duela? Urtebete baino gehiago daramatzanez, ez du betetzen perfila eta ez dauka lekurik errekurtso horretan. Gainera, heldu penintsulara kostatik sartu behar izan da , hau da, hegazkinez etorritako pertsona bat ez da hartzen transitoko pertsonatzat. Lan bat daukagu Ministerioarekin baldintzak malgutzeko. Nola nahi ere, pentsatzen dut errekurtso guztiak ere ez direla guztientzat, etorkinak perfil ezberdinekoak direlako: asilokoek euren errekurtsoak dituzte, adin txikikoek euren propioak eta iragaitzeko migratzaileak ere euren propioak. Eztabaida non dago? Baldintza horietan!

Baina hala eta guztiz ere, jendeak lo egiten du kalean.

Batzuek 3 urte daramatzate Espainian zehar eta bat-batean nahi dute muga pasatu.

Orduan, Jaurlaritzak ez dauka baliabiderik jendeak kalean lorik egin ez dezan?

Gertatzen dena da urtebete baino gehiago pasatzen duena jada ez dela transitoan dagoen pertsona bat. Hori zer da? Etxegabe peto-peto bat. Non dago konpetentzia? Zerbitzu sozialaren kartelaren arabera, udalek daukate. Argi eduki behar ditugu perfilak eta perfila horretako jendea inoiz kanpoan ez uztea da gure helburu nagusia. Horretarako, Hilanderaseko errekurtsoa txiki geratzen denean, gure baliabideak eta kontingente plana aktibatzen ditugu, perfil horretako jendeak beti non lo egin de zan eta zerbitzuak izan ditzan.

Lehen aipatu duzu Eusko Jaurlaritzak segurtasuna bermatzen duela. Aurten, zazpi lagun hil dira Bidasoan Lapurdira joan guran. Abdullah Koullibally hil zenean azpimarratu zenuen gizarte osoaren porrota dela. 

Nik hori esan nuen, gizarte osoaren porrota dela, baina ez hori bakarrik, baita gizarte osoaren eta sistema osoaren porrota ere. Gizartearenak eta sistemarenak, eta sistema horren barruan, instituzioak ere sartzen dira. 

Jaurlaritzak, adibidez, zertan egin du huts?

Gaur egun, soluzioa ez da lortuko ez Irunen bertan, ez Euskadin bertan, ez Espainian bertan. Nik uste dut, Europak aspalditik lantzeke duen gai bat dela. Guk aspalditik eskatu izan dugu migrazio fluxuak humanizatu behar direla, korridoreak behar-beharrezkoak direla, jendearen bizitza bermatzeko neurri bat delako. Mafiak eta beste agente batzuei aurre egiteko ere bai. Horrela eskatu dugu Afganistango krisia pasa denean.

Zer egin du Jaurlaritzak bide horretan?

Irunen bertan, nahiz eta gure dispositibora sartzen direnean, nahiz eta protokoloan bertan informatzen den Bidasoako arriskuez, mezua indartzeko kanpaina espezifiko bat jarri dugu martxan. Bertan, bide seguruak hartzea ere eskatzen dugu. Bestalde, 2018tik Ministerioari eskatu izan diogu mahai interterritoriala deitzeko migrazioari buruz berba egiteko. Behar beharrezkoa da autonomia eta elkarteak mahai baten gainean jesartzea informazioa elkarbanatu eta estrategiak definitzeko. Migrazioa ez da bakarrik Euskadi mailako fenomeno bat. 

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.