Saioa Baleztena
2020ko martxoaren 14ean, koronabirusaren aurkako neurri gisa, alarma egoera ezarri zenetik, herritarrek mugatua dugu etxetik irtetzea, eta, ohiko bizimodua egitea. Izan ere, ezein neurri beharrezkoa da, gaitza eten, eta, ahalik eta kutsatu gutxien egon dadin. Egunez egun, goraka doan kutsatu eta hildakoen kopurua: Euskal Herrian, ehunka pertsona hil, eta, milaka dira koronabirus gaitzarekin kutsatu direnak.
Egoera larri honetan, konfinamentuak dakartzan berezko zailtasunez gain, bada beraien egoera soziala eta osasunagatik besteok baino zaurgarriago bihurtzen denik . GIZADIBERRIko lantaldea, zaurgarri diren kolektibo horien testigantza jasotzen ari da. Hona hemen, 4 ekarpen interesgarri.
Felix Arrieta: "Pandemiak egonkortu egin du 3 ereduen adibidea erabakiak hartzerako orduan"
Ainara Arregi
Felix Arrieta (Donostia, 1982) Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko Departamentuko irakaslea eta politologoa elkarrizketatu dugu, bere ustez, pandemiak gizarte zerbitzuetan nolako eragina izan duen konta diezagun. Elkarrizketarako, 2019an kaleratu zuen El archipiélago del bienestar. Los servicios sociales en el País Vasco (Ongizatearen artxipelagoa.
Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa
Koldo Aulestia
Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.