es
eu

Gure haur eta gazteak: bakardadearen bidean

Yolanda Atxa

Batetik bestera, gehienetan korrika, horrela ibiltzen gara nagusiok: gurasoek, hezitzaileok... gure haur eta gazteekin egunerokotasunean. Hori justifikatzeko arrazoi logikoak botatzen ditugu; helduok, jadanik, haiek sinestera iritsi baikara.

Hasteko, familia eremuan, gurasoek edota senideren batek ume eta gaztetxoak goizetan presaka esnatzen, prestatzen edota prestatzen laguntzen ditugu, denok gure betebeharretara sasoiz heldu gaitezen. Arratsaldeetan, haien garapen osoa bermatzeko asmoz eta horrelako beste hainbat arrazoik gure barneko lasaitasuna errazten digutela, mota askotako jarduerak eskaintzen dizkiegu. Honek, gure baitan hezitzaile jator eta arduratsuak garela sentiarazten gaitu eta ez dut nik esango ez garenik. Gauetan, ordu egokian ohera laguntzen ditugu, merezitako atsedena har dezaten eta dezagun; hauxe izaten da elkarrekin egunean zeharreko pasadizoak kontatzeko unea baina, beno, lar luzatu barik denok nekatuta gaude eta.

Hona hemen nire zalantza: zein tarte izan dugu egun luze, labur horretan zehar haiekin elkarrizketa, galdeketarik ez (horietarako beti aurkitzen dugu denbora), elkarrizketa lasai, entretenigarri, edota esanguratsua mantentzeko?; zenbat elkar ukitzeko eta egoteko uneak ditugu?. Eta ez naiz eguneroko betebeharren bat osatzeko izaten ditugun horietaz berbetan ari, elkar ezagutu eta elkarrekin gozo sentitzeko elkarrizketa horietaz baino.

Gurasoak zuen umeen erreferente, eredu eta lehen eremu soziala zarete, mundu arrotzarekin hartu-emanean jarriko dituzuenak. Erantzukizun handia sentitu eta hartzen duzue haien ongizatea bermatzeko. Eskolak ere haien bizitza osoko urte asko suposatzen ditu eta bertako profesionalok ezin dugu errealitate hau ahaztu; haiekin kontaktu zuzenean orduz ordu gaude eta beraien bizitzetan eragin esanguratsua dugu.

Baina, maiz, nagusiok presaz eta apenas sentitzeko aukerarik gabe uzten digun gizarte baten menpe bizitzen ohitzen gara, hark dakartzan ito larri eta gabeziak aukeratzen edota onartzen ditugula. Non kokatzen ditu bizimodu honek zuen seme- alabak, gure ikasleak?; bizitzako oholtzan, zein tokitan dute haiek nortzuk diren deskubritu eta partekatzeko une eta zatitxoa?; guk jartzen edo uzten ditugun lekuren baten daude ala elkar maitatuz norbere estimua garatzen laguntzen diegula, beraien bizitzako protagonista izanik, eurak aukeratzen duten tokian?.

Gizartearen garapena kontuan izanik gure haur eta gazteen bizitza zoriontsua dela pentsa genezake eta neurri handi batean horrela da baina, orduan, zergatik dugu hainbeste ume eta gazte aspertu, asegabe, triste bizi dena?. Entzuten diegu?, nagusiok egindako hainbeste ikastaro ondoren ba al dakigu zer sentitzen duten?. Gurekin daude, gurekin ditugu baina sarri [...] uzten ditugu. Agian, jadanik, hitzaren bat bururatzen zaizue edo agian ez dut esan nahi nizuena modu egokian adierazi baina hitza bakardadea da. Denetarik eskaintzen diegun gizarte honetan, nagusiok ez diegu garrantzitsuenetik nahikoa eskaintzen: gure konpainia, egotea bera eta, maiz, egoteaz askatzeko edota ez egotea konpentsatzeko haien bizitza gauzekin eta jarduerekin inguratzen dugu, horrek guztiak euren barnea betetzen eta asetzen ez duela ohartu barik. Honen ondorioz, senti daitekeen bakardaderik sakonena sentitzera kondenatzen ditugu, haur eta gazte horietako bakoitzak norbere burua ezagutzen, aurkitzen, maitatzen eta asetzen ez jakitearen bakardadea, bakoitzak norberarengandik kanpo egotean sentitzen duen bakardade bortitza eta azaldu ezinekoa. Bakardade honek min, hutsune, etsipen, motibazio eza eta zulo izugarria eragiten die, haien etorkizuna baldintza dezakeena eta zalantzarik gabe, haien orainaldia ere zapuzten duena.

Nagusion esku dago, gure haur eta gazteak, gurekin maitasun eta errespetuzko harreman estua mantendurik, atxikituta sentitzea.

Gure esku dago haien bizitza euren esku egotea, haietako bakoitza bere bizitzaren jabe izatera heltzen laguntzea, norbera gabe geratzeak sortzen duen bakardade amaigabea ekiditeko. Eutsi diezaiogun gure benetako xedeari: gure haur bakoitza norbere eraikuntzaren jabe izan dadin parte hartzea, bakarrik sentitu ez dadin haren bidelaguna izanik!

Artículos Periodísticos

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Nagusilan, acompañamiento a la personas mayores en situación de soledad no deseada

Ainara Arregi

NAGUSILAN es una de las muchas asociaciones vascas que con la ayuda de voluntarios tiene como misión acompañar a las personas mayores en situación de soledad no deseada. Hemos entrevista a su director Unai Pérez de San Román y al coordinador de Bizkaia, Pedro Olaetxea para conocer los proyectos de la asociación y el trabajo que realizan los voluntarios.

Opinión

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Alzheimerra, lehentasun soziosanitarioa

Koldo Aulestia

Alzheimerrari heltzea osasun publikoaren lehentasuna eta lehen mailako arazo soziosanitarioa da. XXI. mendeko epidemia isil handia bihurtu da, eta edozein sistema soziosanitarioen iraunkortasunerako erronka handia.